2024-11-22
InicioSin categorizarLAB: "Aldaketak prozesu sozial baten emaitza izango dira eta horretara goaz maiatzaren...

LAB: «Aldaketak prozesu sozial baten emaitza izango dira eta horretara goaz maiatzaren 30eko greba orokorrean ere»

LABek prentsaurrekoa eskaini zuen atzo Hernanin Buruntzaldeko langileei Maiatzaren 30eko Greba Orokorrarekin bat egiteak duen garrantzia eta grebarako arrazoiak azaltzeko. Greba eguneko mobilizazioen berri ere eman zuten: Eguerdiko 12:00etan Donostiako Anoetatik herrialdeko manifestazioa eta arratsaldeko 18:00tan Lasarte, Usurbil, Hernani eta Andoainen ohiko lekuetan.

Eskubide sozial eta laboral duinak. Euskal Herrian eredu propio baten alde

Maiatzak 30 GREBA OROKORRA

Behin eta berriro esan dugu krisi honek baduela alternatiba eta arazoa ez dela ekonomikoa, politikoa baizik. Ez da ekonomikoa badagoelako aberastasun nahikoa bizi baldintzak duin batzuk ziurtatzeko guzti guztiontzat. Arazoa da aberastasun gehiena gutxi batzuen eskuetan dagoela. Ez besterik. Hori da arazoa eta konponbidea aberastasuna banatzea da. Krisi honen aurrean egin diren hautu politikoak dira arazoa, beraz.

Miseria zabaltzea eta pobreziara kondenatzea ez da derrigorrezkoa, hautu politiko bat da. Eta zoritxarrez, hori da nagusitu den hautua gobernuetan, hori da nagusitzen den politika instituzioetan aurrekontuetan, behin eta berriro ikusten ari garenez. Gobernuak aldatzen dira baina politikak berdinak izaten jarraitzen dute, herriaren kontra eta herriaren kaltetan hartzen diren erabakiak direla jakinik ere.

Greba deitu dugun eragileok etengabe eta hamaika modutan mobilizatu gara azken urteetan gertatzen ari den guzti honen kontra. Eta instituzioetan dagoenari begiratuz, ez dugu inolako zalantzarik: gauzak benetan aldatzeko dagoen bide bakarra borroka soziala sendotzea da, mobilizazio soziala indartzea.

Aldaketa politikoak eta sozialak egitera behartu behar ditugu. Aldaketa horiek prozesu sozial baten emaitza izango dira, bai ala bai. Horrek batzen gaituelarik, borroka eta mobilizazio sozialari begirako erabaki berriak hartu ditugu greba deitu dugun eragileon artean.

Prozesu sozial bat bultzatzea erabaki dugu beraz, horretarako ditugun tresnarik indartsuenak erabiliz:

1. Lehenengoa, AKORDIO SOZIAL zabalak eraikitzea. Euskal Herriko eragile sozial eta sindikalen artean eredu sozial berri bat eraikitzeko behar beharrezkoak diren adostasunak eta akordioak lortu behar ditugu. Eta hori egitera goaz. Aurreneko akordio handia Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna izatea proposatzen dugu.

Eredu sozial berri baten alde borrokatzen ari gara; eskubide sozial eta laboralak aitortu eta ziurtatuko dizkiguna, hori delako bizi baldintza duinak edukitzeko modu bakarra. EREDU BERRI HORREN INGURUKO AKORDIOA IZANGO DA GUTUN SOZIALA.

Eredu berria nolakoa izango den eztabaida sozialaren emaitza izan behar dela erabaki dugu hemen gaudenon artean. Ez dugu onartzen elite ekonomiko bat izatea gure etorkizuna nolakoa den erabakitzen duena. Eta ez gaude eredu sozialaren inguruko erabakiak gaurko instituzio hauen esku uzteko. Ikusten ari gara zer egiten ari diren.

Gutun Soziala egitera eramango gaituen bidea martxan jarriko dugu beraz. Maiatzean egingo dugu aurreneko batzarra. Herritarren parte hartzea bilatuko dugu eztabaida herrietaraino eramanez eta ahalik eta eragile gehien batuz eztabaida honetara.

Gutuna akordio sozial handi bat izango da. Eredu sozial berriaren alde borrokatzeko tresna berri bat. Eredu berriaren aldeko borrokan urrats berriak emateko akordio gehiagoren iturria izatea nahi dugu.

2. Eta bigarren tresna, MOBILIZAZIOA ETA BORROKA SOZIALA da noski. Mobilizazio fase berri bat ireki nahi dugu 2009an hasitako dinamikari segida emateko. Maiatzaren 30ean kalera ateratzera deitzen diegu herritarrei. Bizi dugun egoerari ahalik eta erantzunik sendoena ematera deitzen ditugu langileak.

Greba orokorra bizi dugun egoera soziala jasanezina dela adierazteko, aberastasuna banatu beharrean herria pobreziara kondenatzea onartezina dela salatzeko, iragartzen ari diren pentsio erreformari ezetz esateko, azken urteetan inposatu zaizkigun erreformak atzera bota behar direla eta beste bide bat hartu behar dela exijitzeko.

Erreforma berrien atarian gaude eta Gasteizeko Gobernuak ikaragarrizko murrizketak burutu nahi ditu. Aurrekontuek aurrera edo atzera egin, Gasteizetik egingo diren politikak berdinak izango dira. Eta hemen gauden guztiak ondorio berdinera iristen gara: Aurrekontua egon edo ez egon, Gobernuan bat egon edo bestea egon, politikak berdinak edo antzekoak izango badira, berdin dela nork agintzen duen, hor ez dagoela irtenbiderik. Guk gaur ez dugu instituzioetan egoerari buelta emateko politikarik ikusten eta mobilizazio sozialaren bidez bultzatuko dugu.
Gure aldarrikapenak:

− Erreformak hemen ez aplikatzea.
− Politika berriak egitea babes sozialari dagokionez eta ekonomia erreala suspertzeko.
Horretarako:
− Politikak behingoz eta benetan aldatzea.
− Politika propioak egiteko eskubidea ziurtatuko digun BURUJABETZA eskuratzea.
− Politikak erabakitzerakoan herritarron benetako parte hartzea ziurtatzea.

Hori da maiatzaren 30an eskatuko duguna, eta greba orokorra eginez eskatuko dugu, gure indar guztiak aldarrikapen hauei begira jartzeko ordua delako. GARAIA DA POLITIKAK GOITIK BEHERA ALDATU BEHAR DIRELA ERABAKITZEKO. Erabaki hori hartzea gure esku dago. Ez dago erabaki hori hartzea edo hautu hori egitea debekatzen duen ezer.

Erabakia hartzeko ez da baimenik behar. Behar dena da euskal herritarrak defendatzea Madrileko erabakien aurrean eta erabaki horien atzean dagoen elite ekonomikoaren aurrean. Hori da instituzioei eskatzen dieguna, baina batez ere, hori da guk egingo duguna.

Bada garaia politikak aldatzeko, eta hori inolako mugarik gabe egiteko behar dugun burujabetzan urrats berriak emateko. Urratsak eman behar dira eta urratsak ematea eskatuko diegu instituzio guzti guztiei.

GUK EREMU SOZIALETIK EGINGO DUGU, BURUJABETZA SOZIALAREN ARIKETA BAT EGINEZ. GURE KABUZ ZEIN EREDU SOZIAL NAHI DUGUN ADOSTUKO DUGU ETA GURE BORROKA ANTOLATZEKO DUGUN GAITASUNAREKIN BULTZATUKO DUGU. Ez dugu zalantzarik: aldaketak prozesu sozial baten emaitza izango dira eta horretara goaz. Orain arteko borrokan urrats berriak emanez. Guk gure erabakiak hartuz.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Los presupuestos del nuevo Gobierno Vasco se han realizado sin participación de las y los trabajadores

LAB muestra su disposición a hacer propuestas concretas junto con la voluntad de abordar el debate de fondo, subrayando que es hora de hacer políticas a favor de las y los trabajadores.

Convocamos huelgas los días 5 y 7 de diciembre en la hostelería de Araba por un convenio digno

Los y las trabajadoras de hostelería de Araba llevan cuatro años sin convenio. Cuatro años sin reducir la jornada, cuatro años sin aumentos salariales y por lo tanto, perdiendo poder adquisitivo. Cuatro años sin nuevas medidas de conciliación, sin nuevos permisos.

Hemos revelado la muerte de 5 trabajadores más en 2024 y exigimos al Gobierno de Nafarroa que adopte medidas que pongan fin a las...

El sindicato LAB ha informado hoy sobre la muerte en 2024 de cinco trabajadores navarros más en accidente laboral, además de los que ya estaban contabilizados. Por tanto, en lo que va de año, Navarra ha superado todas las cifras de los últimos años, con 26 muertes por accidente laboral en 2024. Ante esta grave situación, LAB cree que los intereses corporativos de los empresarios de la patronal CEN y de los sindicatos UGT y CCOO integrados en el Consejo del Diálogo Social no pueden prevalecer sobre la salud y la vida de los trabajadores y trabajadoras, por lo que exige al Gobierno de Navarra que active el Consejo Navarro de Salud Laboral en el que se acuerden las medidas necesarias para corregir la situación.