2024-12-26
InicioRepresiónLAB: “Politikaren jazarpenari herri gisa erantzun behar diogu, demokraziaren aldeko agenda propio...

LAB: “Politikaren jazarpenari herri gisa erantzun behar diogu, demokraziaren aldeko agenda propio batekin”

Aste honetan, Madrilgo Audientzia Nazionalak Segiko 40 gazteren eta Batasunako beste hainbeste militanteren aurka abiatuko dituen epaiketen harira, LAB sindikatuak lehenik bere elkartasuna adierazi nahi die makroprozesu hauetan auziperatuak izan diren euskal herritarrei. Makroepaiketa hauek, beste behin ere, arrazoi eta helburu guztiz politikoei erantzuten diete. Lan eta militantzia politikoa zigortu nahi da, hori da euskal militante hauen delitu bakarra. 

Euskal herritarron eskubide zibil eta politikoen aurkako erasoen aurrean, ezer ez da kasualitatea: ez epaiketak hastea prozesuak ireki eta 10. urteurrenera, ez epaiketa hauek kokatzea Euskal Herrian bakea eta gatazkaren konponbidea helburu abian den garai berriaren baitan une honetan bizi dugun testuinguruan.

Estatuak ez du beste formularik, errezeta zaharrak baino, konponbide, askatasun eta justizia egarri den herri honen aldarriei erantzuteko. Militantzia politikoa zigortzea da espainiar Estatuak duen eskaintza. Ezin dugu ahaztu gaur gaurkoz oraindik Euskal Herrian ia 300 lagun daudela lan politikoa egiteagatik epaiketa zain. Espainiar Estatuak euskal gazteria independentista desaktibatzeko nahiarekin jarraitzen du, eraginkortasun polizialaren izenean, bart Iruñean gertatu moduan, gazteria kolpatuz, eta eraginkortasun judizialaren izenean, euskal herritar hauek guztiak berriro auzitegietara bidean jarriz.

Antzinako formula, lege eta prozesuetan tematzeak, gaur, oraindik, eskubide zibil eta politikoen urraketa larriak sorrarazten ditu, eta horrela salatu beharra dago. Euskal Herrian abian dugun garaiaren garrantziaz ohartu ekarpenak egin beharrean, urrats bakoitza isilarazi eta lausotu nahian tematuta jarraitzen du Estatuak, une eta aukera historikoen beldur. Baina herri honek eman du bere epaia. Ez dago bere etorkizunerantz martxan dagoen herri oso bat geldiarazteko gai den salbuespenezko auzitegirik, ez eta errepresio neurririk ere, eta badu Estatuak ordua, horretaz ohartu eta zentzugabekeria honekin amaitzeko.

Kartzelak bete ez baina ustutzeko garaia da, eta beraz, prozesu hauen guztien etetea eskatzen dugu. Ez dugu kondena politikorik onartzen. Politikaren jazarpenari herri gisa erantzun behar diogu. Eskubide zibil eta politikoen alde indarrak batu eta eraiki dezagun herri harresi gero eta sendoago bat, guztion inplikazioarekin, demokraziaren aldeko agenda propio batetik abiatuta.

Euskal Herrian, 2013ko urriaren 14an 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB llama a la huelga en la empresa de fontanería Linacal, puesto que considera que la dirección sigue ignorando a la plantilla

El sindicato LAB quiere denunciar la actitud inaceptable de la dirección de Linacal, empresa de fontanería de Barañain (Navarra), que ante la solicitud de...

La dirección de Médicos del Mundo plantea un ERE para despedir a un 25% de la plantilla total

La Representación Legal de las Personas Trabajadoras de la organización rechaza las causas esgrimidas por la Dirección y alega que se trata de un ERE injustificado y de carácter preventivo.

La dirección de EITB designa a una persona que no sabe euskera en un medio que tiene entre sus objetivos promover el euskera

La dirección general de EITB ha designado a la nueva directora de eitb.eus y de Social Media, para culminar el proceso de creación de las nuevas páginas de EITB . Esta persona será la encargada de dirigir eitb.eus y poner en marcha el nuevo portal digital que está a punto de nacer y dirigir su difusión.