2024-12-22
InicioAcción SocialLAB: «Euskal osasun sistema publikoa jada ez da unibertsala»

LAB: «Euskal osasun sistema publikoa jada ez da unibertsala»

LABek Patxi López eta Bengoa kontseilariaren diskurtso faltsua salatzen du. Ekainean, Osasun departamentuko Kontseilaria publikoki esan zuen“Osakidetzak biztanle migratzaileei erregularizatuak izan ala ez osasun arreta emango ziela”  eta orain, EAEn dauden osasun prestazioak arautzeko ekainean 114/2012 Dekretua argitaratzearekin batera, eta bertan “erregularizatu gabeko” migratzaileei eta osasun txartela ez dutenei urtebeteko errolda agiria exijitzen zaie, betekizun honek pertsona ugari osasun prestaziorik gabe utziko dituela jakinda.

LAB sindikatua, aspaldidanik, Euskal Herriko osasun sistema publikoari egindako eraso zuzena salatzen ari da. Bereziki, Patxi Lopezek, egoera honen aurrean hauteskunde testuinguruan eginiko erabilera larria ere. Osasun asistentziaren izaera unibertsala honen adibide garbia da.

Zerbitzu publikoen etengabeko desmantelamenduarekin batera, kasu honetan osasun arloan, gure herriko biztanleriarekiko onartezina den jatorriaren araberako bereizketa eta diskriminazioa salatu behar dugu. Diskriminazio hau Euskal Herrian estatu espainolak eta frantsesak inposatutako eta aplikatutako atzerritar lege murriztatzaileen ondorio zuzena da, subiranotasunaren aukera ukatuz, gure herrian bizi diren pertsona ororen naziotasuna eta bizilekua aitortzeko.

Udara honetan Osakidetzaren Zuzendaritzak martxan jarritako hainbat neurriek osasun publikoaren eskubide unibertsala erasotzen zutela adierazi genuen. Eta Zuzendaritza honek lehen mailako osasun zentroetara instrukzio bat bidali zuen bertan “atzerritarrak” ziren pertsonen osasun asistentziaren eskaera tramitatzerako orduan sortutako zalantzak argitzen ziren. Zirkular honetan azaltzen zen 3 hilabeteko “erresidentzia paperik ez” zuen populazio migrantearen ordainketa eta fakturazio zuena. Barne zirkular horretan letra larriz gogorazten zen ”egonaldi egoeran dagoen “kanpotarra” (egonaldia estatu espainolean 90 egun baino gutxiago) nahiz eta erroldatua egon, ezingo da 26/1988 dekretuan jasotzen duen osasun asistentziara atxikitu”. Gainera, bertan osasun txartel unibertsala eskuratzeko migratzailearen jatorriaren arabera bete beharreko betekizunak gogorarazten zituen .

Praktikan, horrelako instrukzioak suposatu zuen legalki erregularizatu gabeko migratzaileen eta indarrean bisadoa ez zutenen osasun txartela tramitatzeko ezintasuna (Osakidetzan beharrezko tresna da doako osasun asistentzia jasotzeko) eta zerbitzu bakoitzarengatik prezioak ezarriz.

Apiriletik aipatutako arautegia Osakidetzan aplikatu izan da Osasun Ministeritzak 16/2012 dekretua argitaratu zuen arte, bertan erregularizatu gabeko migratzaileen osasun asistentziaz hitz egiten da.

Momentu horretan, Osasun departamentuko Kontseilaria publikoki Dekretu horrekiko intsumisioa eta “Osakidetzak biztanle migratzaileei erregularizatuak izan ala ez osasun arreta emango ziela” adierazi zuen.

Ondoren, EAEn dauden osasun prestazioak arautzeko ekainean 114/2012 Dekretua argitaratu da, eta bertan “erregularizatu gabeko” migratzaileei eta osasun txartela ez dutenei urtebeteko errolda agiria exijitzen zaie, jakinda betekizun honek pertsona ugari osasun prestaziorik gabe utziko dituela.

Azken egun hauetan osasun asistentzia unibertsala eskuratzeko bete beharreko betekizun berria heldu da: ezinbestekoak dira bai “arraigoa” ziurtatzea eta baita errolda agiria ere. Lehendakari ordeak azaldu duenez neurri honen bitartez “deia“ efektua ekidin nahi dute. Gainera, Osakidetzak informatu du ez duela osasun txartel berririk emango, horren ordez asistentzia eskubidea aitortzen zaien dokumentua emango da. Dokumentu honek 3 hilabeteko iraupena izango du eta etengabe eguneratu beharko da.

Era berean, Bengoaren Departamentuak barne mekanismo bat ipiniko du martxan, gaixotasun larria duten pertsona “atzerritarrak” eta beste Erkidego Autonomiko batean onartuak izan ez direnak osasun arretaren bila EAEra ez etortzeko.

Krisiaren aitzakiapean, orain arte publikoa, unibertsala eta doakoa izandako osasun sistemarekin amaitzea du helburu, osasuna negozio bilakatzeko asmoz. Euskal langileriak historian zehar borrokaren bidez lortutako eskubideak bertan behera geratzeko makinaria guztia jarri du martxan.

Patxi Lopezen Gobernuaren eta Bengoa jaunak zuzentzen duen Osasun Departamentuak pertsonen osasun eskubideen inguruan egindako ekintza ezberdinek, hala nola dekretuak, adierazpen faltsuak, nahasmen handiko zirkularrak eta tramiteak… suposatzen dute gaur egun gure osasun asistentzia unibertsala ez izatea. Tramite guzti hauetan eskatzen diren betekizun guzti hauen xedea honakoa da: “paperik gabe” dauden pertsona guztien osasun sistema publikorako sarbidea oztopatzea.

LAB sindikatutik hau eskatzen dugu:

• Bengoak eta PSOEko osasun kudeatzaileek, herritarroi, sistema publikoko zerbitzu unibertsalarekin zer egin nahi duten azaldu behar digute. Eta egungo errealitatearekin zer ikusirik ez duten mezuen bidez jendartea nahasteari utzi.

• Erkidegoko hauteskundeen ondoren, Lakuan agintea hartzen dutenei, kalitateko zerbitzu publikoa eta unibertsala bermatzeko konpromiso eta ardura politikoa eskatzen diegu.

LAB sindikatuarentzat osasun eskubidea, oinarrizko eskubidea da eta osasun zerbitzu publikoak, euskal jendartearekiko duen egitate eta unibertsaltasun konpromezuarekin bete behar du edozein merkataritza kalkuluren gainetik.

Azken finean, osasun sistema publikoa, ondasunaren banaketarako ezinbesteko tresna da eta banaketa horretan Euskal Herrian bizi garen guztiok sartzen gara. Jatorri, lotura edo osasun egoera edozein izanda ere.

Azkenik, herritar eta osasun arloko langile guztiak horrelako egoerak salatzera deitzen ditugu. LAB sindikatuan egoera hauen jarraipena egiten ari gara, eta horrelako egoerak salatu, eta behar diren neurriak hartuko ditugula hitz ematen dugu.

Euskal Herrian, 2012ko urriaren 11an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...