2024-12-26
InicioEcosocialismoLAB eta ELAk fracking-aren aurka martxan jarritako dinamikaren lorpen eta irakaspenak aztertu...

LAB eta ELAk fracking-aren aurka martxan jarritako dinamikaren lorpen eta irakaspenak aztertu ditugu Bruselan


LAB eta ELA sindikatuok Euskal Herrian fracking-aren aurka abian jarritako dinamikaren lorpen eta irakaspenak aztertu ditugu Bruselan. Alter Summit Alternatiben Gailurrak antolatutako ekimenean, langile mugimenduaren eta klima aldaketaren aurkako mugimenduaren aliantzak izan ditugu hizpide, azpiegitura fosilen aurka eta lan duinaren alde elkarlanean gidatutako borroka ezagutzera emateko asmoz.

LAB eta ELA sindikatuok Euskal Herrian fracking-aren aurka abian jarritako dinamikaren lorpen eta irakaspenak aztertu ditugu Bruselan. ELAren izenean Nora Onaindia izan da Bruselan eta LABen izenean, berriz, Urtzi Ostolazaga. Bertan, Euskal Herrian fracking-aren aurka abian jarritako dinamika aztertu dute: emandako fruituak, atzemandako mugak…

Asko dira fracking-aren aurkako mobilizazioak emandako fruituak:

– Gasa lurretik ateratzeko teknika honek dakartzan ondorio kaltegarrien inguruan kontzientzia piztu da.
– Frackinng-etik aske diren hiri eta herrien sarea osatu da.
– 6/2015 Legea onartu zen: praktikan, EAEn frackingaren teknika erabiltzea galarazten du lege horrek (teknika hau gauzatu ahal izateko errespetatu beharreko ingurumen-neurriak zorroztu egin zituen)
– 2016-2030rako Energiaren Euskal Estrategia: Eusko Jaurlaritzak muzin egiten dio frackinga erabiltzeari.

Proiektuak bertan behera geratu ziren eta horretarako ezinbestekoak izan ziren, besteak beste, honako faktore hauek: gizartearen erantzuna eta mobilizazioa, ingurumena babesteko neurriak zorroztea, eta zuloak egin behar zituzten enpresentzat egoera ekonomikoa aldekoa ez izatea.

Halere, teknika hau garatzeko makro-proiektuen kontrako borrokarekin jarraitu beharra dago. Izan ere, 2016. urtean, Shesa, Energiaren Euskal Erakundeak, Ingurumen Ministeritzari baimena eskatu zion Subijanako zoruan zuloak egin ahal izateko, gas-poltsak bilatzeko helburuaz. Fracking-aren kontrako borrokak mugimendu ezberdinen arteko aliantzak piztu zituen (mugimendu ekologistak eta sozialak, alderdi politikoak, sindikatuak…). Ezinbestekoa izan zen hura proiektu honen kontrako fronte komun berri bat sortzeko (Berriztu).

2016. urteko urrian Berriztu martxan hasi zenetik, bada aipamen berezia merezi duen lorpenik: mobilizazio sozialaren bitartez, tramitazio administratiboa prozedura arruntaren bidez gauzatu zen, prozedura sinplifikatuaren bidez egin beharrean. Ingurumen Ministeroaren hitzetan, “litekeena da prospekzioak inpaktu kaltegarriak izatea”. Horrek berme gehiago eskaintzen ditu prozesu guztian zehar, eta hori ondo islatuta ikusi daiteke prozesua bera publikoki aurkeztean eta alegazioen tramitazioan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB llama a la huelga en la empresa de fontanería Linacal, puesto que considera que la dirección sigue ignorando a la plantilla

El sindicato LAB quiere denunciar la actitud inaceptable de la dirección de Linacal, empresa de fontanería de Barañain (Navarra), que ante la solicitud de...

La dirección de Médicos del Mundo plantea un ERE para despedir a un 25% de la plantilla total

La Representación Legal de las Personas Trabajadoras de la organización rechaza las causas esgrimidas por la Dirección y alega que se trata de un ERE injustificado y de carácter preventivo.

La dirección de EITB designa a una persona que no sabe euskera en un medio que tiene entre sus objetivos promover el euskera

La dirección general de EITB ha designado a la nueva directora de eitb.eus y de Social Media, para culminar el proceso de creación de las nuevas páginas de EITB . Esta persona será la encargada de dirigir eitb.eus y poner en marcha el nuevo portal digital que está a punto de nacer y dirigir su difusión.