2024-12-22
InicioAcción SindicalLAB eta ELAk Confebasken jarrera gaitzesteko eta askatasun sindikalaren alde agertzeko eskatu...

LAB eta ELAk Confebasken jarrera gaitzesteko eta askatasun sindikalaren alde agertzeko eskatu die eragile politikoei

LAB eta ELA Legebiltzarrean izan dira gaur Confebask patronalak Madrilgo Gobernuari bi sindikatuak legez kanporatzeko bidea ireki dezan eskatzen dion eskaera salatu eta eragile politikoei jarrera honen aurka posiziona daitezen eskatzen duen mozioa aurkezteko. Mozioan askatasun sindikalaren aldeko posizioa har dezatela eta patronalaren jarrera gaitzetsi dezatela eskatzen zaie Legebiltzarreko eragile politiko guztie.

Mozioa aurkeztu aurretik LABeko Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko idazkaria den Garbiñe Aranburuk adierazpenak eman ditu medioen aurrean. Mozioaren berri ematearekin batera Confebasken jarrera eta jokamoldea salatu eta, egoeraren larritasunaren aurrean, Confebasken zuzendaritzaren dimisioa eskatu du.

Garbiñe Aranbururen adierazpenak
{saudioplayer}http://biltegia.labsindikatua.org/audioak/14_11_28garbine.mp3{/saudioplayer}

 Legebiltzarrean LAB eta ELAk aurkezturiko mozioa
 
Moción presentada por LAB y ELA en el Parlamento Vasco

Askatasun sindikalaren alde guk LABekinBat
LAB Confebask patronalaren proposamenaren aurrean

Confebaskek, berez, LAB eta ELA sindikatuak legez kanpo utzi nahi ditu. Xede horretan, lege-baliabideak proposatzen ari da sindikalgintzan jardun ez gaitezen. Sindikatuen erroldatik atera nahi gaituzte, hots, gure sindikatu izaera gal dezagun nahi dute.

Horren aldeko eskaria egiten du Confebaskek, sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak biltzeko egiten ari den Errege Dekretu Proiektuari egin dizkion alegazioetan (1), Madrilen prestatzen ari diren proiektuaren harira.

Proiektuak, estatutuetan txertatu beharreko eskakizun berri bat hartzen du bere baitan, sindikatuen eta enpresa-erakundeen helburuetan, berez, lanekoak txerta daitezen: negoziazio kolektiboa, gatazka kolektiboak, gizarte-eztabaida eta erakundeetan egin partaidetza (2).

Confebaskek dio oso egokia deritzola estatutuen berregokitzapena eskatzeari (3). Baina ez da horretara mugatzen eta kontrolatzeko baliabideak ezarri behar direla ere eskatzen du; haren ustez, gure zeregina betetzen ez dugunok, eztabaida sozialean,… parte hartzen ez dugulako, erregistrotik kanpo utzi beharko gintuzkete (3).

LABek ez du betetzen, ez eta beteko ere, jakina, Confebaskek eman nahi dion zeregina. Patronal horren nahiak eta patronal frankista baten profilak bat datoz. Esanekoa eta itunzalea den, eztabaida sozial antzutan nahasiko den eta politikagintzan eraginik izango ez duen sindikalgintza nahi dute.

Sindikalgintzari zilegitasuna kentzen ari zaion, defentsa kolektiboa egiteko sindikatuak baliabiderik gabe uzten ari den, borroka jendartean kriminalizatzen ari den,… egoera orokor honetan, Confebaskek harago joan nahi du, helburu argia dauka, bide guztiak erabiliz, sindikalgintza abertzalea erasotu nahi du.

Confebask eskubidez sobera hornitua dago eta demokraziak enbarazu egiten dio. LABek egindako salaketari egindako erantzunak gai honen larritasuna baieztatzen digu bakarrik, bai errege dekretuari dagokionez, zein Confebaskek jokatu nahi omen duen zereginari dagokionez.

Aski ongi daki egiten duen proposamena legez kanpo dagoela, baina Madrileko gobernuari hainbat formula proposatzen dio legearen traba gainditzeko. (4)

Askatasun sindikala eskubidea da. Sindikatu bati, behin erregistratu denean, ezin dakioke sindikatu egoera kendu, horretarako ez bada legeren bat “ad hoc” egiten.

Patronal horren nahiek larriki erasotzen diote askatasun sindikalari, eta hortaz, oinarrizkoa den eskubide bati. Confebask proposatzen ari dena oso larria da.

Nola egingo dio aurre LABek Confebasken jarrera despotikoari?

Gure herriak krisialdi honi irteeraren bat emateko orduan duen arazorik nagusiena daukagun patronala da. Esanekoa eta itunzalea den, eztabaida sozial antzutan nahasiko den eta politikagintzan eraginik izango ez duen sindikalgintza nahi dute. LAB ez da arazoa, ezta euskal sindikalgintza ere, Confebask bera eta Eusko Jaurlaritzak haren jarrerari agertzen dion menpekotasuna baizik.

LABek, ekimenaren ekimenez, egoerari ekingo dio:

• Eusko Legebiltzarra eta batzar nagusiak interpelatuko ditugu aipatu patronala eta haren lurralde-antolaketak gaitzetsi ditzaten, ez-demokratikoak eta egiazko oztopo politikoak direlako. Estaldura emateari utzi behar diote, haren jarrera ezin daiteke zilegitu.

• Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu ez dezala zilegitu eta ez diezaiola estaldurarik eman patronal horri, eta bertan behera utz dezala eztabaida sozialaren mahaia biltzeko deialdia.

• Eskatzen dugu ere, patronal horren zilegitasunaz eztabaidatu behar dela; ez dugu uste haien jarrera euskal enpresarien artean nagusia denik. Enpresa-erakunde horren ordezkaritza ez da inoiz neurtu. Eusko Jaurlaritzari eskatu diogun arren, ez du inolako baliabiderik ezarri.

• Behar dugun lan harremanei buruzko benetako eztabaida eta negoziazio prozesu bati ekin behar zaio.

• Erantzun sindikal bateratua bultzatzen ari gara. Gasteizko Parlamentuan mozioa aurkeztu dugu ELArekin eta gainontzeko sindikatuei ekimenak aurkeztuko dizkiegu.

• CCOOri eta UGTri gutunak bidali dizkiegu askatasun sindikala babes dezaten eta Confebasken jarrera gaitzes dezaten; eskatzen diegu ere, eztabaida sozialaren mahaian parte har ez dezaten, demokratikoa ez den patronal horrek haien partaidetza behar duen abal soziala bihur ez dezan.

Nabarmendu nahi dugu, talde gisa, borrokatzeko antolatu diren langile guztien zeregina; gure erabateko aitorpena uko egingo ez diegun eskubide laboralak eta sozialak babesteko, patronal horri aurre egin dion LABen kide orori eta sindikatutik, honen aurka egin duen pertsona orori.

Dei egiten dizuegu, aurrerantzean ere, lantokietan eta jendartean antola zaitezten.

Euskal Herrian, 2014ko azaroaren 28an

(1) Alegaciones de Confebask http://biltegia.labsindikatua.org/AlegacionesConfebask.pdf

(2) “…Las organizaciones ya inscritas tendrán que adaptar sus estatutos a esos requerimientos, resultando que si no lo hacen quedarán expulsadas de la Oficina Pública de Depósito (….) Quedarán privadas de la cualidad de sindicato”

(3) “Es una regulación que consideramos especialmente oportuna (…) Consideramos que el Reglamento debiera ir más allá. La cuestión es tan esencial que la regulación no debiera pararse en el control del aspecto formal (…) sino prever también los mecanismos para que si de facto las organizaciones no cumplen con esos fines solo formalmente incorporados a sus estatutos, igualmente puedan ser expurgadas de la Oficina y remitidas al registro que se corresponda con la realidad de sus funciones.

(4) “Precisamente por el especial interés que este asunto tiene para Confebask, no queremos dejar de advertir las dudas de legalidad que nos suscita. Llamamos la atención sobre ellas en la confianza de que pueda encontrarse una solución satisfactoria al interés manifestado”

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...