2024-12-22
InicioAcción PolíticaLAB ere badoa, «Euskal Herriak #Independentzia» aldarri, Independentistak Sareak abenduaren 6rako antolatutako...

LAB ere badoa, «Euskal Herriak #Independentzia» aldarri, Independentistak Sareak abenduaren 6rako antolatutako ekitaldietara

LAB
 sindikatuak
 bat
 egin
 nahi
 du
 Independentistak
 Sareak, independentzia
 aldarri,
 datorren
 abenduaren
 6an
 Durangon
 deitu
 duen
 Martxa Berdearekin. Bagoaz,
 Euskal
 Herriak
 independetzia
 lelopean
 antolatutako
 egitarauaren
 baitan 
arratsaldeko
 17.00etan
 Landako
 gunetik
 abiatuko
 den
 manifestazioan
 parte hartzeko
 deia
 egiten
 diegu 
euskal 
langileei 
eta 
herritarrei,
orohar.

Estatu
 espainiarra
 egiturazko
 erreformak
 burutzen
 ari
 den
 honetan,
 lurralde ereduaren
 inguruko
 erabakiak
 hartzen
 ari
 delarik,
 ezin
 premiazkoagoa
 egiten zaigu independentziaren
 aldarria.
 Bizi
 dugun
 krisialdi
 bortitzak
 sakoneko aldaketak
 eskatzen
 ditu,
 eta
 aldaketa
 horiek
 Euskal
 Herriaren
 eta
 euskal
 langileon interes
eta beharrei
erantzun
behar
diete.

Krisiaren
 aurrean
 ez
 da
 nahikoa
 arazoak
 gainditzeko
 edo
 zuzentzeko
 neurriak hartzea
 edota
 exijtzea,
 krisiari
 irtenbidea
 emateko
 benetako
 alternatiba
 bat
 eraiki
behar
 dugu,
 eta
 horrek
 burujabetza
 prozesuan
 aurrera
 egitea
 eskatzen
 du, independentismoan
 baitago
 Euskal
 Herriarentzat
 alternatiba
 estrategiko
 bakarra, eredu
ekonomiko,
politiko
nahiz
sozialari
dagokionez.

Euskal
 Herriak
 Europan
 Estatu
 izateko
 baldintzak
 baditu.
 Posible
 ez
 ezik, beharrezkoa
 ere
 badu
 Euskal
 nazioak
 independentzia.
 Sakoneko
 aldaketak burutuko diren
 garai
 honetan,
 “Espainia”
 proiektuaren
 egiturazko
 arazoak
 inoiz baino
 ageriagokoak
 dira,
 krisiak
 egiturazko
 arazoak
 handitzea
 ekarri
 baitu. Aldaketak
 ekidin ezinak
 dira.
 Aldaketa
 horien
 nolakotasuna
 da
 jokoan
 dagoena. Eta
 hor,
 independentziaren
 bidera
 gero
 eta
 herritar
 gehiago
 ari
 da
 batzen,
 ikusirik, krisiaren ataka larriaren
 aurrean
 herri
 honi
 bestelako
 eredu
 ekonomiko,
 politiko eta
sozial
bat
bermatuko
dion
proiektu
bakarra
independentziarena
dela.

Euskal
 Herriak
 bere
 bidea
 hartu
 behar
 du.
 Espainiaren
 aurrean
 planto
 egiteko unea
 da.
 Planto,
 Espainian
 indarrean
 den
 legediaren
 ezarpenaren
 adierazle
 den konstituzioaren
 egunaren
 aurrean,
 nazioen
 eskubideak
 urratzeko
 sortua
 izanik, euskal
herritarron
eskubideak
zapaltzen
eta
ukatzen
jarraitzen
baitu.

Euskal
Herrian,
2012ko
abenduaren
4an

 

INDEPENDENTZIAREN ALDEKO EGUNA ETA MARTXA BERDEA


Durangoko Azokak duen garrantzia eta esanahia kontutan hartuz, bere filosofia eta ezaugarriekin bat egiten duen ekimena burutu nahi dugu. Kultura, euskara eta sormen munduko pertsonek izango dute protagonismo nagusia, eta euren ekarpenetan oinarrituko da ekimena. Egun osoko egitaraua izango du, Azoka irekitzearekin batera hasiko da, eta etengabe izango dira ikuskizunak eta jarduera parte hartzaileak Azoka ondoko zabalgunean eta herrian zehar.

► 10:30etan txistulariek emango diote hasiera dianekin eta geroago trikitilariak eta albokariak gehituko zaizkie, egun osoan zehar giroa animatzeko.
► 12:00etan joaldunak.

► 14:00etan liburuaren aurkezpena Azokan.

► 15:30etatik aurrera DJ Bull.

► 16:30etatik aurrera Martxan parte hartuko duten kantu talde erraldoiak, elektrotxarangak, batukadak, eta gainetikoek euren saioak eskainiko dituzte.

► 17:00etan Martxa Berdea, Landako gunetik abiatuta. 

Amaiera ekitaldian abeslariak, kantu taldeak, bertsolariak, antzezleak, idazleak, dantzariak, eta abar izango dira.


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...