2024-12-22
InicioSin categorizarLAB da esparru unibertsitarioan zein ez unibertsitarioan delegatu gehien lortu duen sindikatua

LAB da esparru unibertsitarioan zein ez unibertsitarioan delegatu gehien lortu duen sindikatua

Gaur EAEko Irakaskuntza Publikoan, esparru unibertsitarioan zein ez unibertsitarioan, hauteskunde sindikalak burutu dira, eta hau da LABek egiten duen balorazioa.
Gaur EAEko Irakaskuntza Publikoan, esparru unibertsitarioan zein ez unibertsitarioan, hauteskunde sindikalak burutu dira, eta hau da LABek egiten duen balorazioa..

Batetik, irakaskuntza ez unibertsitarioan, LAB da delegatu gehien lortu duen sindikatua, irakasle funtzionarioen STEE bilakatzen da lehenengo indar bezala ( 30delegatu, lehen 25), eta LABek bigarren posizioa eskuratu egin du (24 delegatu, lehen 20). Ondoren CCOO 21 deelagtu, lehen 31, eta UGTk zituen 5ak mantendu ditu.
Irakasle laboral eta heziketa berezian, LAB 16 delegatu izatetik 18ra pasa egin gara, STEE 9tik 10era, ELAk zituen 13ak mantendu, CCOO 7tik 6 pasa da, eta UGTk galdu du zuen bakarra.

Sukaldari eta Garbitzaileen artean berriz, LAB lehenengo indarra izatera pasa da, 13 delegatuetatik 15era. ELA, 14tik 13 pasa egin da, CCOO 5etatik 4ra eta UGT zituen 3ak mantendu egiten ditu.

Esparru unibertsitarioan, UPVn, LAB da irakasle funtzionario eta laboraletan zein Administrazio ta Zerbitzuetako langileen artean, funtzionarioak eta laboralak, gora egin duen sindikatu bakarra.

Irakasle funtzionarioetan, LAB pasatzen da 3 delegatuetatik 4ra. ELAk zituen 3ak mantendu egiten ditu, STEEk zituen 5ak, UGTk eta Csif.ek zituzten 2ak, eta CCOOk 10etatik 9ra pasa da.

Irakasle laboraletan, LAB pasatzen da 8 delegatuetatik 11ra. ElAk mantendu egiten ditu zituen 4ak, STEEWk zituen 6ak, UGTk zituen 2ak, eta CCOO 3 deleagatuetatik 2ra pasa da.

AZP, laboraletan, LAB 2 delegatuetatik 3 izatera pasatu da, ELAk zituen 4ak mantendu ditu, STEEk 4tik 3ra pasa egin da, UGT 5 etatik 4ra, eta CCOO 3tik 1era.

AZP, funtzionarioak, LAB 3tik 5era pasa egin da, ELAk zituen 4ak mantendu, Steek zituen 5ak mantendu, UGT 4tik 5era 
eta CCOO 5 deelgatuetatik 4ra.

EHUn LABek 7 delegatu gehiago lortu ditu, eta lehenengo indar sindikala bilakatu egin da.

Honek guztiak adierazten du LABek hezkuntzako langileen artean erreferentzialtasun osoa duela, euskal gehiengo sindikalaren gorakada, eta sindikalgintza konstituzionalista beherakada. Izan ere, Hezkuntzako langileek saritu dituzte murrizketen aurka, lan baldintzen hobeen alde borrokatu duten sindikatuak, eta berriz zigortu dute langileen kontra eta kapitalaren zein Administrazioaren alde egindako sindikalgintza.

Donostian, 2011ko otsailaren 16an

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...