2024-12-23
InicioIndustriaMetalLAB, CCOO eta UGTk proposamen bateratu bat eramango dute EAEko Metalgintzako mahaietara

LAB, CCOO eta UGTk proposamen bateratu bat eramango dute EAEko Metalgintzako mahaietara


Metalgintzako mahaian %50 baino gehiagoko ordezkaritza duten LAB, CCOO eta UGT sindikatuek, sektoreko mahai negoziatzailea askatzeko nahiarekin, aste honetan bertan, EAEko metaleko hitzarmenaren negoziazio mahai guztietan proposamen bateratu bat aurkeztuko dutela iragarri dute. Proposamenak KPI-ri lotuko soldata igoera eta blindatze klausulak jaso behar dituela planteatzen du.

LAB, CCOO ETA UGTren PROPOSAMEN BATERATUA EAEko METALGINTZAKO MAHAIETAN

Negoziazio kolektiboan bata bestearen atzetik egindako erreformek arriskuan jarri dute metalgintzako probintzia hitzarmenen izana bera, uztailaren 7an ezarriz hitzarmenek ultraktibitatea galduko luketen data. Patronalaren jarrera arduragabeak larriki mehatxatzen ditu harmakadetako borrokari esker lortutako lan eskubideak. Patronalak guzti-guztia nahi du beretzat; lan erreforma erabiltzen du langileen laneko eta gizarte baldintzak urritzeko tresna gisa, sektorearen nahiz lurraldearen gizarte-kohesioa eta egonkortasuna arriskuan jarriz. Horrek, azken egunotan, protesta orokorra eragin du sektorean.
Patronalak erakusten duen pasibotasunaren aurrean eta uztailaren 7tik aurrera sor daitekeen egoeraren jakitun, hemen gauden sindikatuok, negoziazio mahaian langileen %50a baino gehiago ordezkatzen dugunok, proposamen hau aurkezten dugu negoziazioa askatu nahian eta hortaz, honen ondorioak ekidin nahian.
Proposamen honetan, egungo baldintzak abiapuntu hartuta, KPI-ri lotuko soldata igoera jaso behar dela planteatzen dugu, horrek enpleguari eusten lagunduko duelako, langileen eros-ahalmenari eutsiko dio krisialditik lehenago aterako gaituzten politikak sustatuz. Soldatak bere horretan uztea arduragabekeria litzateke, ekonomiaren moteltzeari eta krisialdiaren ondorioak egiturazkoak bilakatzeari lagunduko liekeelako, enpleguaren galera are handiagoa eraginez.
Halaber, blindatze klausulak jaso beharko lirateke, non derrigorrezko arbitraia baztertuko den eta ultraktibitatearen legezko gutxieneko epea handitu, akordioak iraun dezan negoziazio kolektibo beraren oinarri gisa.
Proposamena, aste honetan bertan, EAEko metaleko hitzarmenaren negoziazio mahai guztietan aurkeztuko dugu. Bidezkoa eta zentzuduna da proposamena, eta egungo gatazka eta milaka langile eskubiderik gabe uztea ekidin dezake. Honekin, patronala benetan sektoreko hitzarmen eta negoziazio kolektiboaren alde dagoen ala ez frogatuko da. Patronalak dagoeneko ez du aitzakiarik hitzarmenen negoziazioei ez heltzeko.

Edonola, patronalak jakin behar du, berriro proposamena baztertuko balu, hemen gauden sindikatuek gure metaleko hitzarmenarekiko dugun konpromisoa berresten dugula eta mobilizazioekin jarraituko dugula uztailaren 7tik aurrera ere. Inongo patronalak ez gaitu sektoreko negoziazio kolektiboaren eskubiderik gabe utziko.

ELA sindikatuari ere dei egiten diogu, gogoeta egin eta patronalaren kontra gurekin bat egin dezan. 30 urtetan ezagutu ez den garai zail honetan, langileei entzun eta sindikatuen arteko batasunaren aldarria entzun dezatela.

Azkenik, instituzio publikoei dei egiten diegu, bereziki euskal Gobernuari, gatazka eta hitzarmen kolektiboak galtzeko aukeraren aurrean ikusle hutsa izan ez dadin. Patronalari argi eta garbi esan diezaiola, negoziazioetan eseri eta utz ditzala jarrera inmobilista zein politikoak alde batera, lan erreformaren aurrean. Herri honen langileen aurrean badu ere bere erantzunkizuna.

Herri honek etorkizun arautua merezi du, lan eskubideak bermatuko dituen etorkizuna.

Donostian, 2013ko ekainaren 24an
LAB, CCOO, UGT

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...