2025-03-31
InicioAcción SindicalElecciones SindicalesLAB babes gehien jaso duen sindikatua izan da Nafarroako Administrazioan

LAB babes gehien jaso duen sindikatua izan da Nafarroako Administrazioan

Atzo Nafarroako Administrazioan burututako hauteskunde sindikaletan LAB izan zen langileen aldetik babes gehien jaso zuen sindikatua. Polizia Foraleko eta Osasun Publiko eta Laboralen Institutoko ematzen faltan LAB 55 ordezkari izatetik 78 izatera pasa da. Emaitza hauek langileak Nafarroan hain beharrezkoa den aldaketa politko eta sozialaren alde egin dutela erakusten du eta bide horretan LABek aldaketaren aldeko akordio soziopolitiko bat proposatu nahi dugu. Lau ardatz izan beharko lituzkeena; demokratizazioa, sektore publikoa, lan harremanetarako esparru propioa eta erabakitzeko eskubidea.

Emaitza hauek LABek azken lau urteotan egindako lanaren fruitu dira. Zerbitzu publikoetan una latzak bizi izan ditugu. Beren Gobernu arduratik publikoa dena zaindu beharko luketen horiek izan dira, hain zuzen ere, bere etsairik gogorrena. Otsoa ardien kargu bezala aritu izan dira. Eta zerbitzu publikoetako langileok aurre egin diogu zerbitzu publikoen kontrako erasoari. Iragarritako zenbait murrizketa geldiaraztea lortu dugu eta zituzten asmo zitalak baldintzatu ditugu. Zerbitzu publikoak hondatu dituzte bai, baina bizirik mantentzea lortu dugu.

Orain ZERBITZU PUBLIKOEN BERRERAIKUNTZAri ekiteko unea da. Zerbitzu publikoek oinarrizko hezkuntza, osasun eta babes sozialeko beharrak bermatu behar dizkiote doan Nafarroako herritar orori, jaiotzetik zahartzarora bitartean. Publikoa ibili badabilelako. Horretarako, milaka enplegu publiko sortu behar dira, murrizketa oro bertan behera utzi, pribatizatutakoak lehengoratu, bajak lehen egunetik ordezkatu, langileen eros ahalmena berreskuratu. Jakina, hau guztiau ezinezkoa da azken 4 urteotan Gobernuan egondako UPN eta PSN alderdiekin.

GAUR HASI DA NAFARROAKO ALDAKETA ETA IGANDE HONETAN IZAN BEHAR DU JARRAIPENA. Ildo honetan, LABek bihar bertan proposamena igorriko die Aldaketaren Gobernua osatu beharko luketen lau indar politikoei (EH Bildu, Geroa Bai, Podemos-AhalDugu eta Izquierda-Ezkerra), nafar herritargoak aldarrikatzen duen aldaketa soziala eta aldaketa politikoa uztartzeko. Gobernu Aldaketa gauzatu ahal izateko aritmetika elektoralarekin batera, Eredu Aldaketa gauzatzeko prozesu soziopolitiko integrala martxan jartzea beharrezkoa da. Herri mugimenduak definitu eta kalean aldarrikatu duen Eredu Aldaketaz ari gara: pasa den urteko abenduan izandako “Denok Batera” manifestazioa nahiz martxoan Eskubideen Kartaren ekimenez Programa Sozialaren alde egindako manifestazioa mugarri dira ildo horretan.

Honela bada, Nafarroan eredu berria eraikitzeko konpromisoa hartzen duten eragile sozial, sindikal eta politikoen arteko AKORDIO SOZIOPOLITIKOA proposatzen du LABek. Eremu bakoitzaren (sozial, sindikal nahiz politikoa) autonomiatik oinarri estrategiko batzuk adostea proposatzen dugu. LABen iritziz, akordio horrek gutxienez lau ardatz hartu beharko lituzke kontutan.

1) Sare klientelistak bertan behera utzi eta eremu guztiak demokratizatu, soziolaborala barne.

2) Sektore publikoaren aldeko apustu estrategikoa, herritar ororen hezkuntza, osasun, etxebizitza eta babes sozialerako eskubideak bermatzeko. Babes sozialerako marko propioa Nafarroan.

3) Nafarroan lan harremanetarako eremu propioa eratzea, lan erreforma bertan behera utziz, lanaren eta ondasunaren banaketa bideratu ahal izateko.

4) Madrilen aurrean Nafarroaren erabakitzeko eskubidearen defentsa instituzionala eta soziala.
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Es imprescindible invertir en recursos para reforzar la educación pública

Respuesta de LAB a la comparecencia de prensa de la Consejera Begoña Pedrosa del 28 de marzo.

El sindicato LAB ha firmado el primer convenio colectivo de Kutxa Fundazioa y Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.

Hoy, 28 de marzo de 2025, tras un proceso de negociación que se ha alargado durante casi dos años y medio, el sindicato LAB ha firmado el primer convenio colectivo de Kutxa Fundazioa y Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U. Con la firma de dicho convenio, 63 personas trabajadoras de toda la fundación verán actualizadas significativamente sus condiciones de trabajo.

LAB no aceptará ningún despido forzado en la empresa Ekide

El 27 de marzo se celebró la segunda reunión del periodo de consultas entre la dirección de la empresa y la representación de las y los trabajadores.