LABeko Emakume heldu eta pentsiodunek emakumeek lan merkatuan integratze efektiborako borroka hizpide izango duen ekimena antolatu du azaroaren 20rako.
Hitzaldia Basauriko Mari Enean izango da arratsaldeko 17:00etan, eta Marian Verde, industriako langilea, Carmen Martín, garbiketako langile ohia eta LABeko Pentsiodunen Arloko Patricía Álvarezek haien esperientzia eta egungo egoeraz hitzegingo dute.