EAJ, PP, PSE eta CCOOen aldeko botoarekin Kutxako batzarrak Kutxa banku-fundazio bihurtzeko erabakia hartu zuen pasadan ostiralean. Herriari egiten zaion erasoa salatzeko eta finantza-sistema publikoa aldarrikatuz “Euskal Herrian finantza sistema publikoa, Kutxak-Kutxabank pribatizaziorik ez” plataformak mobilizazioa egin zuen bertan.