Elkarretaratzea egin dugu Gipuzkoako Foru Aldundiko LAB eta ELAk bertako aterpetxeetako garbiketa eta jantokiko langileen egonkortze prozesuak duen derrigorrezko 1. Hizkuntza Eskakizuna “diskriminatzailea, gehiegizkoa eta neurriz kanpokoa” dela dioen epaia salatzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiko aterpetxeetako garbikuntza jantokiko langileen egonkortze prozesuak duen derrigorrezko 1. Hizkuntza Eskakizuna «diskriminatzailea, gehiegizkoa eta neurriz kanpokoa» dela dioen epaia argitaratu berri da egunotan.
Honen aurrean, Aldundiko gehiengo sindikala osatzen dugun LAB eta ELAk kontzentrazioa egin dugu eta ausart eta irmo joka dezala eskatu diogu Aldundiari, euskaraz lan eta bizi nahi dutenen aurkako oldarraldiak ez baitu etenik.
Langile eta herritarren hizkuntza eskubideak errespetatzen ez dituzten mota honetako epaiak onartzen ez dituztelako, mobilizaziorako deia luzatu diegu Aldundiko LAB eta ELAk bertako langile, kargu politiko eta euskal eragileei.