LABeko ordezkaritza bat Diadako ospakizunetan parte hartzen ari da. Atzo, irailak 10, Estatuko beste hainbat sindikaturekin batera Herrialde katalanen erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen duen adierazpena onartu zuen LABek.
Gaur, Diadako ospakizun nagusiaren atarian adierazpenak egin ditu Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak (ikus lotura eta transkipzioa). Arratsaldean Diadako ekitaldi nagusian izango da LAB, eta ondoren, Bartzelonako Ezker Independentistek antolatutako Bartzelonako mobilizazioan hitza hartuko du Etxaidek.