2024-12-23
InicioServicios PúblicosServicio SociocomunitarioKalitatezko etxez etxeko zerbitzuaren alde martxa bat burutuko dugu Santurtzitik Bilbora

Kalitatezko etxez etxeko zerbitzuaren alde martxa bat burutuko dugu Santurtzitik Bilbora


LAB, UGT eta USOren Etxez etxeko laguntza zerbitzuko delegatuak medioen aurrean izan dira gaur pairatzen duten egoeraren azterketa egin eta hemendik aurrerako ekimenak aurkezteko. Hain zuzen ere Azken 6 urteotan, udaletxeek eskaintzen dituzten ordu kopurua gero eta urriagoa izaten ari da. Honek, nola ez, ondorio negatiboak izan ditu arretaren kalitatearen eta lan baldintzen eremuetan. Hau aldatu asmoz, maiatzaren 13an, martxa bat burutuko dute Santurtzitik Bilbora.

Udaletxeak dira Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuen prestazioen jabe eta hauen gaineko ardura dutenak. Gehien gehienak, zerbitzuak subkontratatzen dituzte lizitazioen bitartez. Prestazio hauek, etxez etxeko langileok eskaintzen ditugu zuzenean, baina subkontratentzako egiten dugu lan.

Azken 6 urteotan, udaletxeek eskaintzen dituzten ordu kopurua gero eta urriagoa izaten ari da. Ordu gutxitze honek, udaletxe batzuetan, zerbitzuaren orduen %30 jaistera ere heldu da. Honek, nola ez, ondorio negatiboak izan ditu arretaren kalitatearen eta lan baldintzen eremuetan.

Arreta sozio-asistentzialari dagokionez:

• geroz eta handiagoa den kolektibo bat geroz eta babes maila txikiagoarekin uztea dakar: zerbitzuaren orduak gutxitzen doaz, beraz, arretaren kalitatea okertzen; eta ordu gutxitze honetan langileok funtzio gehiago egiten ditugu, beraz, arreta denbora eta zerbitzuaren kalitatea, oraindik gehiago okertzen doaz.

Lan eremuan, urte asko eta asko oinarrizkoa den zerbitzu hau aurrera eramaten dugunok, gehiengo handi bat emakumeak izanik, urtez urte gure baldintzak okertzen ikusi ditugu eta enpleguaren deusezte bat ere ikusten ari gara.

• Aldi baterako kontratuak dituzten langileak masiboki kaleratuak izan dira, gehienetan legean iruzur eginez. Aldi baterako kontratazioak dira enpresen kontratazio politiketan nagusi. Horrela, bitarteko bikaina dute enpresek malgutasunarekin jolasteko, lanaldi partzialetan langileak kontratatu eta inongo arrazoi errealik gabe eta Hitzarmen Kolektiboak berak ezarritako minimoak ere errespetatu gabe, langileak prekarietatera lotuta izateko. Gaur egun, oraindik ere, enpresek ez dute egoera hau erregulatu nahi eta langileon ordezkaritzekin akordioak lortzeari ezezko borobila ematen die, lana bermatuko digun Lan Poltsak ezartzeko eskatzen dugunean.

• Ez dizkigute kontratuetan agertzen zaizkigun orduak bermatzen, horrela gure baldintzak behin eta berriro moldatzen dizkigute, lansariak eta kotizazioetan galerak ematen diren bitartean. Gutariko askok, lanaldi partzialetan egiten dugu lan.

• Azken hiru urteetan, gainera, gure lan baldintzak asko okertu dira. 2013 eta 2015 urte bitarteetan emandako soldaten izozteak, gure eros ahalmena %3 batean galtzea ekarri du.

• Enpresek langile eta langileon ordezkarien lepo jartzen du dagoen absentismo maila altuaren ardura. Hauek, lanbide-kontingentziek zein kontingentzia-arruntek eragindakoak badira ere, ez dugu hau benetan arretaz tratatzeko borondatea aurkitzen enpresen partetik, ez baitituzte horretarako prebentzio neurri egokiak jartzen langileok inongo arazorik pairatu ez dagigu gure lana egitearren.

• Langileon gehiengo handiena emakumeok osatzen dugu, esperientzia urte askorekin zerbitzuan eta zeinak osasun arazo handiak ekartzen dizkigun denboraren poderioz. Arazo muskularrak hauek izan ohi dira askotan, enpresetan bajak eskatzearen arrazoi, edota aurretiazko jubilazioak eskatzearenak, honek, gure eskubideetan eragiten duen galera nabarmenarekin.

Era berean, 14 hilabete pasa dira jada Hitzarmen Kolektiboaren mahai negoziatzailea ireki zenetik Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan.

Patronalak hasieratik blokeatu zuen negoziazioa, edozein hobekuntzaren aurrean ezezko borobila adieraziz, bai soldaten inguruan baita zerbitzuaren kalitate eta funtzionamenduaren inguruan. Bostgarren saioaren ostean, patronalak aldebakarrez negoziazioa eten zuen, Bilboko lehiaketaren egoera argitu ezean (Bizkaian ematen den zerbitzuaren %50a suposatzen duena) ez zuela ezer aurreratuko argudiatuz.

Bilboko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren lehiaketa publikoa bukatu da jada eta enpresa berdinak eskuratu du. Honek, orduko prezioan %8ko igoera bat suposatu du aurreko lizitazioaren aurrean. Orduan, zein da negoziazio mahaira ez bueltatzeko arrazoia?

Nola da posible egoera hau ematen uztea, geroz eta handiagoa denean arreta zerbitzu hau beharrezkoa duten pertsonen kopurua dependentzia maila ezberdinak jasanda ere? Nola da posible, zerbitzu sozial publiko bat izanik, enpresen diru etekinen esku uztea prestazio hauek?

Hau horrela izanik ere, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua murriztuz doaz. Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera, herrialde honetan dependentzia graduren bat duten pertsonen %46ak ez du inongo prestaziorik jazotzen.

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua okertuz doan bitartean, eta gure lan baldintzak honekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiak urterik urte geroz eta diru gehiago jartzen du etxekoen zaintza emateko partidetan. Dependentzia legearen arabera, salbuespeneko egoeretan emango den prestakuntza bat dela esaten bada ere. Ezohikoa den prestazio ekonomiko bat, Menpekotasun Legearen arabera kontrol administratiborik gabe.

Udalak eta Aldundia dira zerbitzu hauen arduradunak, haiek dute hauen titularitatea eta hauek pribatizatzeak,zerbitzu hauen kalitatearen truke gutxi batzuen onura ekonomikoa ahalbidetzea baino ez dakar.

Argi azaldu nahi dugu, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua bezalako zerbitzuak izugarrizko aukera izan daitezkeela enplegua sortu eta dagoena egonkortzeko. Sektore publikoaren aldeko apustua eginez gero, pertsonen zaintzan inbertsioa egingo genuke eta arreta duina eskeini.

LAB sindikatua, langileek era bateratuan egindako diagnostikoan berresten da Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren errealitateari dagokionez, eta UGT eta USOrekin batera egindako Plataformako edukietan indarra egiten dugu.

Hau dela eta, gainontzeko sindikatuei dei egiten diegu indarrak batu eta langileon mugimendu zabal bat osatzera, Udalak zein zerbitzua kudeatzen duten enpresen arduragabekeriaren aurrean.

Egin ditugun langileen asanbladetan onartutako ekimenak iragartzera goaz:

– Ostegunean, apirilaren 27an, 17:30ean, kontzentrazioa deitu dugu EUDEL Udalen Elkartearen aurrean, hauek baitira zerbitzuaren titularrak eta egoera larri honen erantzuleak. Horregatik, zuzenean interpelatzeaz gain, dokumentu bat erregistratuko dugu gure aldarrikapenekin eta bilera bat eskatuz.

– Maiatzaren 13an, martxa Santurtzitik Bilbora, udalerri ezberdinak zeharkatuko ditugu eta Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan dagoen egoera salatuko dugu.

Santurtzi eta Bilbo lotuko dituen martxaren ostean, asanblada gehiago deituko ditugu gure ekimenak zehazteko. Gure ekintzak gogortzeko asmoa jakinazten dizuegu zerbitzu publiko eta sozial hau betetzerako orduan daramagun ibilbidea kontuan hartua eta behar bezala baloratua izan arte.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...