2025-03-22
InicioServicios PrivadosEuskaltegisKaleratzeen aurkako lanuztea Bilboko Ulibarri Euskaltegian

Kaleratzeen aurkako lanuztea Bilboko Ulibarri Euskaltegian

Bilboko Ulibarri euskaltegiko langileek lanuzte eta mobilizazioak egin zituzten atzo 5 kideren kaleratzea salatzeko. Egoera jendarteratzeko elkarretaratzeak egin zituzten Euskaltegiko atarian.

LAB eta CGT sindikatuek gatazka konpontzeko enpresari 3 eskaera egiten dizkio:

Langileen eskaera kontuan hartu eta 5 lankideok berriro onar ditzala, enpresa langileriarekin bil dadila konponbide bat ateratzeko eta lana sortzen den heinean kalean dauden ez-finkoak deitzeko konpromisoa sinatzea

Ulibarri Euskaltegian kaleratzerik ez!
Negoziazioa orain!

«Ulibarri Euskaltegiak 5 langile finko eta 14 ez-finko kale gorrian utzi ditu. Badira urteak euskaltegiak gora eta gora egin eta langileak kontratatu dituela. Aurtengo matrikulazioak behera egin du eta euskaltegiak irtenbiderik errazena hartu du euren etekinei eusteko. Langileok kontziente gara ez dagoenetik ezin daitekeela atera, eta horrexegatik, kaleratzeak onartzen ez ditugula eta lana denon artean banatzeko prest gaudela sinatu du langileen gehiengoak.

Hori dela-eta, honakoa eskatzen diogu Ulibarri Euskaltegiko zuzendaritzari:

1-. Langileen eskaera kontuan hartu eta 5 lankideok berriro onar ditzala. Beste leku batzuetan gertatu den bezala, lana banatu guztion artean. Elkartasuna da modu bakarra krisiak astintzen duen egoera honi buelta emateko. Lana banatzea da modu bakarra langabezia tasari buelta emateko, euskaltegi honetan eta leku guztietan. Lana banatu baita ondasuna banatu ere.

2-. Enpresa langileriarekin bil dadila konponbide bat ateratzeko. Kaleratzeak bertan behera utzi eta modurik topatzea 5 kaleratutakook gure artean berriro lanean egon daitezen. Negoziazio mahaia eratu enpresaren eta langileon ordezkarion artean lana banatzeari dagozkion ezaugarriak aztertu eta aurrera eramateko.

3-. Lana sortzen den heinean kalean dauden ez-finkoak deitzeko konpromisoa sinatzea. Euskaltegia ez da hartu duen tamainari eusteko gai. Hala ere, badakigu lana sortuko dela. Hala, eskarmentua eta formazioa duen jendea sortu du Ulibarri Euskaltegiak, gure artean zenbait urtez egon direnak hain zuzen ere. Guk bezain ondo egiten zuten lan; beraz, lana sortuko balitz (eta hala deritzogu), lan poltsa bat era dezatela gure lankide ohiak hartzeko.

Ulibarri Euskaltegiko Langileok

LAB – CGT»

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB aboga por pasar a la acción en Sunsundegui

En estos momentos están en juego mas de 300 puestos de trabajo en Alsasua. En un sector que parece estratégico a futuro, con un...

LAB firma el convenio para el personal de cocina y limpieza del Departamento de Educación tras 16 años

En los últimos años hemos realizado muchas movilizaciones, huelgas y denuncias con el objetivo de mejorar las condiciones laborales del colectivo más feminizado y precarizado del Departamento de Educación, el cual ha sufrido un proceso de privatización más agresivo, ya que el departamento tiene subcontratados algunos servicios.

Con urgencia, a la calle por Palestina

LAB se suma a la manifestación convocada por Gernika-Palestina para mañana a las 17:30 horas en Donostia.