Azken heriotz istripua salatuz gaur, hilak 4, elkarretaratzea egin dugu Azkoitiako Erlo Group enpresaren aurrean. Argi dugu arazo estrukturala dela eta konponbideak ere halakoa izan behar duela. Honelakoak ekiditea posible da neurri egokiak hartuz gero. Beraz instituzioei eskatzen diegu arduraz jokatu eta egoerak eskatzen dituen neurriak hartzeko. Hau horrela izan dadin LABek mobilizazioaren bideari eutsiko dio, borrokan eta antolakuntzan baitago aldaketarako palanka.