Euria ere etzen traba izan Baionara gerturatzeko. Hego Euskal Herritik 70 autobus baino gehiago abiatu ziren eta mobilizazioen senideek eta iheslariek toki berezia izan zuten. Hurrengo hitzordua, urtarrilaren 12an Bilboko karriketan. Espetxe politikari, konponbideari eta bakeari baiezko borobila emateko ezinbesteko zita izango da hori ere.