2024-12-22
InicioEnseñanzaEducación EspecialJaurlaritzak heziketa bereziko akordioa errespeta dezala exijitzeko mobilizazioa

Jaurlaritzak heziketa bereziko akordioa errespeta dezala exijitzeko mobilizazioa

Jaurlaritzak sindikatuekin heziketa berezian erdietsitako aurre-akordioa errespeta dezan mobilizazioak hasi ditu gaur heziketa berezian ordezkaritza nagusia duen LAB sindikatuak. Elkarretaratzea Lakuan izan da, Hezkuntza sailari interpelazio zuzena egiteko. Bertan Isabel Celaari zuzendutako idatzi bat erregistratuko dute sindikatuko ordezkariek.


Hezkuntza Sailari zintzotasun falta egozten dio LABek, Heziketa Bereziko Lan Hitzarmen berri baterako aurre-akordioa 5 sindikaturekin sinatu ondoren, aurre-akordioaren edukiak eta negoziazio prozesuaren bitartean hitzartutakoa ez baitu errespetatu. Modu horretan, Celaaren sailak negoziazio kolektiboaren eskubidea urraturik utzi ditu, eta gainera, etorkizun duina izateko aukera lapurtzen die behar bereziak dituzten 5.500 ikasle eta familiari.

Hezkuntza Sailak, egindako proposamen berriarekin, LABentzat garrantzitsuak diren 3 atal larriki erasotzen ditu: Jarduna, prekarietatea eta negoziazio kolektiboaren eskubidea.

Celaa Sailburuari emandako hitza errespetatzea exijitzen dio LABek, eta mahai negoziatzailea deitzeko eskaera egiten dio, irailaren 14rarteko prozesua eta honek emandako aurre-akordioa abiapuntutzat hartuz.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...