Ordubeteko lanuzteak egin ziren atzo Kristau Eskolako eta AICEko ikastetxeetako zentroetan murrizketak salatu eta hitzarmen duin bat eskatzeko. Lanuztera deituta zeuden 12.000 irakasle eta langileetatik gehienek bat egin zuten borroka deialdiari.
Herri askotan elkarretaratzeak eta manifestazioak egin ziren lanuztearekin batera. Atzoko lanuzteaz gain, datorren ostegunerako urriaren 24rako beste ordubeteko lanuztea deitu dute. Urriaren 29 arratsalderako elkarretaratze jendetsuak deitu dituzte Bilbon, plaza eliptikoan, Donostian Kristau Eskolaren egoitza aurrean eta Gasteizen Gotzaitegiaren aurrean.
LAB sarean
{module[111]}
{module[111]}