Langileok panorama grisa dugu. Aspaldiko urteetan ez dugu beste kolorerik ezagutu. Erreformak eta murrizketak bata bestearen atzetik inposatu dizkigute, lan eskubideak txikitu, negoziazio kolektiboa bahitu eta patronalaren esku utzi dute.
Kapitalismoak bereari, bere bideari eusten dio. Prekario nahi gaitu, esplotatuta, babesik gabe, pobre, elkarrengandik urrun, eta elkarren aurka.
Langileak gara eta langile izateaz harro gaude. Lanpostu finkoak, behin behinekoak, enpresa nagusian ala azpikontratan aritu, eremu pribatu edo eremu publikoan; lanaldi osoa edo lanaldi partziala dugunak, langabetuak, autonomo faltsuak, etxe langileak, gazteak, emakumeak, migranteak, pentsiodunak…
Aurkari bera dugu. batu ditzagun indarrak aurre egiteko.