Arratiako eskualdean bizi den egoera Bizkaiko eta Euskal Herriko beste hainbat tokitakoaren antzekoa da, larria alegia. ARRATIAN LAN ETA BIZI! plataforma osatzen dugun eragile sozial eta sindikalak ziur gaude gizartearen etengabeko pobretze baten aurrean gaudela. Eskualdearen egoera kezkagarria ikusirik eta inguruko industria sarea defendatzeko itzalaldia antolatu dugu urriaren 30ean.
ARRATIAN LAN ETA BIZI NAHI DUGULAKO…
ITZALALDIA LANPOSTU SUNTSIKETAREN AURKA.
ARGIE AMATAU ETORKIZUNE IZITAKO!
Gure eskualdean daukagun egoera ez da Bizkaiko eta Euskal Herriko beste eskualde batzuetan deukienaren oso desberdina, baina horrek ez dau esan gura ez gaituenik arduratuten. ARRATIAN LAN ETA BIZI! plataforma osatuten dogun eragile sozial eta sindikalak ziur gagoz herritarrok etengabeko pobrezia orokor bat biziten gabizela. Txirotze hau kapitalaren interes ekonomikoen ondorio da, zeinak lan baldintza gero eta prekarioago eta lan mundurako sarrera gatxeko eszenatoki batera kondenatuten gaituen.
Arratian langabezia benetako arazoa da. Eta larria. Datuek dinoenez,eskualdean 1000 pertsona baino gehiago dagoz langabezian: 340 bat Igorren, 250 Lemoan, 70 Diman, 45 Artean, 65 Zeanurin eta 78 Bedian. Honeek datuek langabetu kopurua 2009tik bikoiztu egin dala adierazten dabe. Iazko data bertsuetako datuakaz alderatuz, %20ko igoera izan da.
Aurrekaririk gabeko lanpostu suntsiketa baten aurrean gagoz; oharkabean pasetan dabizela emoten daben norbanakoen kaleratzeez gain, “desindustrializazio isil” bat biziten gabiz. Horren adibide dira INCOESA eta PREFABRICADOS LEMONAren itxiera, ALFUSen izan diran kaleratzeak…
Horregaitik guztiagaitik, ARRATIAN LAN ETA BIZI! plataformakook Arratiako auzotarrari dei egiten deutsiegu gure inguruko industria sarea defendatuteko eta gure eskualdearen biziraupena benetako arriskuan jar leikean edozein egoerari alkarregaz aurre egiteko.
Halan, gaur, ARGIE AMATAU ETORKIZUNE IZITAKO! ekimena aurkeztu gura dogu. Ekimen honen asmoa urriaren 30ean, iluntzean, itzalaldi bat egin eta inguruko herri guztietan mobilizazinoak egitea da.
Honegaz ekintzagaz, parte hartu nahi daben eragile sozial, kolektibo edo norbanakoari lekua egin gura deutsiegu. Mobilizazioa zabal eta parte hartzaileena izan daiten, gure asmoa sektore eta esparru sozial guztietan eragina izatea da. Horregaitik, Arratiako herritar guztiori parte hartzeko dei egiten deutsuegu . Era berean, ekimen hau aurrera eramateko daukozuezan ideia guztiak gurekin partekatzea eskertuko geunke.
Lan hau guztia hau erraztuteko, aste honetan zehar dinamika honetan parte hartuteko ahalik eta gonbidapen gehien bildu deutseguz kolektibo, talde eta erakundeari eta, datozen asteetan, euren eta eskualdeko enpresa komiteen atxikimendua espero dogu. Era berean, alderdi politiko eta herri plataformekin kontaktuan jarri gara udal guztietan mozioak onartu eta alderdi eta plataformon konpromisoa lortuteko.
Gure herriek eta gure eskualdeak merezi dabela uste dogulako; Arratian lan eta bizi gura dogulako.
LAN SUNTSIKETAREN AURKA… ITZALALDIA!
{module[111]}