2024-12-22
InicioEnseñanzaCentros Iniciativa SocialItunpeko irakaskuntzan lanuzte eta mobilizazio berriak iragarri dituzte hurrengo asteetarako

Itunpeko irakaskuntzan lanuzte eta mobilizazio berriak iragarri dituzte hurrengo asteetarako

Patronalari inolako murrizketarik gabeko eta aplikazio bermea izango duen EAEko hitzarmen berria negoziatzera eser daitezen eskatzeko sindikatuek, pasa den irailaren 26ko greba arrakastatsuari jarraipena emanez, lanuzteak deitu dituzte urriaren 22 eta 24ean eta elkarretaratzeak urriaren 29an. 

Pasa den irailaren 26ko greba arrakastatsuaren ondoren, itunpeko patronalek apenas izan dute aldaketarik beraien jarreran. 2010etik inposatzen ari diren murrizketak direla eta 2013an pilaturiko zorra zati bat ordaintzeko borondatea agertu duten arren, ez dute inolako asmorik agertu hitzarmen berri baten negoziazioari ekiteko.

Gogoratu beharrean gaude, pasa den irailaren 26ko greba deialdian sindikatuok hiru oinarrizko eskaera egin genituela:

• Patronalek alde bakarrez urraturiko hitzarmena betetzea eta langileei zor dietena ordaintzea.
• Hitzarmenaren negoziazioa aurreko hitzarmenetik abiatzea, hau da, inolako murrizketa planteamenturik gabe.
• Lan-erreformaren aurrean ikastetxe bakoitzean EAEko hitzarmenaren edukia beteko dela bermatzea eta hurrengo hitzarmena sinatu bitartean honek balio izatea.

Patronalak lehenengo eskaerari moduren batera heltzeko asmoa adierazi duten arren, sektoreko langileentzat funtsezkoa den murrizketa planteamenturik gabeko eta aplikazio bermea izango duen hitzarmenaren negoziazioaz inola ere ez dute hitz egin nahi.

Patronalaren jarrera honen adibide garbia da gaur agerraldi hau egiten dugun bitartean EAEko Auzitegi Nagusian hitzarmenaren ultraaktibitatea mantentzearren aurkezturiko gatazka kolektiboaren epaiketa burutzen aritu behar izana.

Ezarritako gatazka kolektiboak izan dezakeen ibilbidetik aparte ordea, sektorean ordezkaritza dugun sindikatu guztiontzat oso larria da patronalak murrizketak inposatzen jarraitu nahi izatea, negoziazio mahaia bertan behera utzi izana eta EAErako hitzarmen berri bat helburu duen negoziazioari berriro ekiteko inolako asmorik ez izatea.

Egoera honen aurrean, sektoreko sindikatu guztiok langileei berriro ere mobilizaziora dei egiten diegu Kristau Eskola eta IZEA patronalei, murrizketen pisu nagusia langileoi inposatu nahi izateko beraien estrategia alde batera utzi eta EAEko hitzarmenaren negoziazioari ekin diezaiotela eskatzeko, inolako murrizketa planteamendurik gabe eta beharrezko diren aplikazio bermeekin.

Modu berean, sortu den egoera larrian ardura zuzena duelako eta egoerak honek ia hezkuntza sistemaren erdiari eragiten diolako, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu bitartekaritza lana egin eta gatazka honi konponbidea aurkitu eta hezkuntza sistemari eta langileen egoerari egonkortasuna emango dion irteera bidea aurki dezala. Bide honetan, eskatua dugu jada bilera Eusko Jaurlaritzarekin, oraindik inolako erantzunik jaso ez dugun arren. Modu berean, alderdi politiko guztiek Eusko Jaurlaritzari murrizketa politika hauen ondorioei eta gatazka honi irtenbidea eman dioezaien exigitzeko Eusko Legebiltzarrean agerraldia eskatua dugu sindikatuok datorren urriaren 21erako.

Honegatik guztiagatik, mobilizaziorako arrazoiak bere hortan dirautelako, pasa den irailaren 26an buruturiko greba arrakastatsuari jarraipena emanez ordubeteko lanuzteak deitu ditugu Itunpeko Gizarte Ekimeneko ikastetxe guztietan urriaren 22 eta 24ean, astearte eta ostegunean, egoera salatzeko elkarretaratzeak eta protesta ekimenak antolatu asmoz, besteak beste gurasoei murrizketa eta eraso hauek guztiek beraien seme-alaben hezkuntzan duen eragin ezkorra ikustarazteko eta lan-baldintzen eta hezkuntza kalitatearen defentsara gehitu daitezen.

Modu berean, urria 29an, astearte arratsaldean, delegatu eta langileen elkarretaratze jendetsuak antolatu ditugu Bilbon Plaza eliptikoan, Donostian Kristau Eskolaren aurrean eta Gasteizen Gotzaindegiaren aurrean ondoren giza katea osatuz Ama Zuriaren plazaraino.

Gure aldarrikapenek erantzunik jaso ezean beste mobilizazio aste bat deituko dugu azaroaren 25etik 29ra lanuzte, elkarretaratze eta manifestazio planteamentuekin. 
 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...