Iruñeko Udalean egin bezala, Iruñeko Haur Eskoletako Erakunde Autonomoko langileek herri galdeketa egin dute, lan osasuna mutuatik ala sistema publikotik kudeatzea nahi duten erabakitzeko. 213 pertsonetako erroldatik 180 pertsonek eman dute bozka, eta horietatik 161ek sistema publikoaren alde egin dute.
Emaitzak:
Emaitzak:
- Laneko gertaeren estaldura osasun sistema publikoak kudeatzearen alde 161 bozka izan dira (%89,4)
- Laneko gertaeren estaldura mutualidade batek kudeatzearen alde 14 bozka izan dira (%7,7)
- Bozka txuriak 4 izan dira (%2,2)
- Baliogabeko bozka bakarra izan da (%0,5)
Argi eta garbi geratu da beraz zein den langileen hitza eta erabakia. Orain Iruñeko Udal berriari dagokio langileen eskaria aintzat hartu eta mutuatik sistema publikora igarotzeko tramiteak egitea.