Iruñeako aireportuko “ENA Aeropuertos S.A. eta Ente Empresarial AENA enpresetako enpresa-batzorde eta langileek elkarretaratzeak eta kanpaldiak burutu zituzten Noain-Eskirotz industria-gunean, urriaren 16, 17, 18 eta 19an, langile kopuruaren murrizketa, lan baldintzen okerragotzea, zerbitzuaren txartzea eta aireportuen pribatizazioa salatzeko.
Urtetan zehar eta batez ere azken urteetan sekulako inbertsioak egin dira aireportuetan, Noaingoa kasu, diru publikoaz. Orain aireportuak berrituak eta oso ongi hornituak daudenean, pribatizazioaren iruzurraren ateetan gaude.
Noaingo aireportuko langileok elkarrekin kalera atera dira abuztuan egindako lan-eteteetan eta pasaden asteko mobilizazio iraunkorrean. Orain arte bezala, hemendik aurrera euren lan baldintzak defendatzera kalera aterako direla iragarri dute.