2024-12-22
InicioEuskal HerriaIritsi da eguna! #RafaOngiEtorri

Iritsi da eguna! #RafaOngiEtorri


RAFA DIEZ USABIAGAri HARRERA EL DUESO ESPETXETIK IRTETEN 

RAFAren HITZARTEA

Iritsi da eguna. 2009ko urriaren 13an atxilotu eta 6 urte eta erdiko kartzela zigorra bere osotasunean bete ostean kalean da berriro ere Rafa Diez Usabiaga, LABeko Idazkari Nagusi ohia. Kartzela atarian euskal herritar eta LABeko kideen babesa nabaria izan da. Orain, 11:45ean, merezi duen lehen ongi etorria egingo diogu Muskitzeko Pobeña auzoan. Arratsaldeko 19:30ean Lasarten ere bere herrikideak bere zai izango dira.

“Kalera kalera, borrokalari kalera” doinuekin, ikurriña, LABeko bandera eta presoen ikurren artean egin ditu Rafa Díezek askatasuna berreskuratu ondoko lehen metroak, senitartekoak ondoan zituela. Espetxe zigorra osorik beteta, sei urte geroago, gure artean dugu berriro Rafa.

Debeku guztien gainetik, jendetza bildu da Santoñako espetxearen atarian, sindikatuko kideen artean aspaldiko lagunak eta berriagoak – Garbiñe Aranburu eta Igor Arroyorekin batera, gaurko zuzendaritzako arduradun ugari-, Ezker Abertzaleko ordezkaritza zabala, Bateragune Auziko gainerako kide guztiak, eragile sozial eta sindikaletako ordezkariak, euren elkartasuna adierazi asmoz hurbidu diren euskal herritarrak eta kazetari andana, momentuaren garrantziaren adierazle.

Besarkadak eta irribarreak izan dira goizeko lehen orduko protagonista; poza, Rafa kalean eta gure artean dugulako, eta poza, preso bat gutxiago geratzen delako. Une hunkigarri asko bizi izan dira, tartean, LABeko idazkari nagusi ohiak eta egun kargu horretan den Garbiñe Aranburuk elkar agurtu dutenekoa.

Euskal Presoen ikurra eskuetan, Rafa Diezen lehen oihuak presoen etxeratzearen aldekoak izan dira, bera kalean izan arren, barruan geratzen diren guztiak oso presente baititu. Han zirenek bat egin dute aldarrikapenarekin. Ildo beretik, Garbiñe Aranburuk LABen izenean adierazi du sindikatuaren agendan lehentasunezkoa dela preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko borroka. “Guztiak etxera ekarri arte ez gara geratuko”, adierazi du, urruntze eta dispertsio politiken ondorioak salatu eta salbuespenezko legedien amaiera aldarrikatzen zuen bitartean.

Batzuek eta besteak agurtu eta Euskal Herrirantz abiatu da Díez, etxera bueltan. Muskizen, eguerdiko 11.45etan egingo zaio lehen harrera ekitaldia, eta arratsaldean Lasarten, 19.30etatik aurrera. Bi hitzordu horietan izango dugu aukera espetxetik atera berritan Rafa Díezek Euskal Herriari zuzendutako mezua entzuteko.

ARGAZKIAK
2017/08/18 #RafaOngiEtorri

GARBIÑE ARANBURUren ADIERAZPENAK EL DUESO ESPETXE ATARIAN

"Gure poza adierazi nahi dugu Rafa Diez kalean dugulako. Pozik gaude ere, Rafaren irteerarekin preso politiko bat gutxiago geratzen delako espetxean.

Gure kide eta lagun Rafak egun bakar bat ere ez zukeen espetxean eman behar, baina zigor osoa betea irten da kalera. Bateragune kasuaren baitan, bidegabeki gartzelaratua izan zen. Behin eta berriro salatu izan dugu euskal jendartearen gehiengoak ere onartu ez zuen epaia.

Bateragune kasuak eta presoen kolektiboari ezartzen jarraitzen zaion salbuespen legediak agerian uzten dute Estatuaren borondate falta Euskal Herriko gatazka politikoa konpontzeko.

Euskal jendarteak Bateragune auzia ulertu eta ontzat eman ez zuen moduan, ezin uler lezake eskenatoki politiko berri honetan presoen eta senideen eskubidean sistematikoki urratzen jarraitzea. Eskubide urraketa hori heriotzeraino hel daiteke, berriki Kepa del Hoyori gertatu zaion bezala.

Ez dago aitzakiarik, ez dago denbora galtzerik. Hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea da. Presoen auzia konpontzea lehentasunezkoa izango da LABentzat. Guztiak etxera ekarri arte ez gara geratuko.
Ziur gaude Euskal Herrian gai bagara bideorri bat adosteko eragile politiko, sindikal eta sozial ezberdinen artean, Estatuek ezin izango dutela indarrean duten espetxe politika mantendu.

Luzamendu gehiagorik gabe, gaixo larri diren presoak askatu behar dira; urruntze eta dispertsio politikarekin amaitu behar da; salbuespenezko legediarekin amaitu behar da, preso guztiak beren etxeetan itzul daitezen.

Euskal presoak Euskal Herrira!"

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...