2024-12-22
InicioRevista IraultzenIraultzen 170. LABen aldizkari nazionala

Iraultzen 170. LABen aldizkari nazionala

eraiki dezagun langileon Euskal Herria

Orain arteko koherentziari
eutsiko dio LABek hauteskubde sindikal hauetan
 
 Urteko erronka nagusienetariko bati ekingo dio sindikatuak datozen hilabeteetan: Hauteskunde Sindikalak. Nahiz eta dagoeneko hainbat enpresetan ordezkari berriak aukeratuak izan diren, irailetik aurrera murgilduta egongo da sindikatua hauteskunde sindikaletako epealdi trinkoan. Gorka Berasategi, LABeko hauteskundeetako arduradunak azaldu duenez datozen hilabeteetan sindikatuaren indar nagusiak ordezkaritza handitzera bideratuta izango dira .

Aurrekoak bezala hauteskunde hauek ere krisi egoeran emango dira, baina joko arau berriekin aritzea tokatu zaio sindikatuari: Azken lan erreformaren ondorioz bestelako aldarrikapenetara itzuli gara, aldarrikapen orokorragoetara: kaleratzerik ez egotea, soldata duinak, beste hitz batzuetan pobretzearen aurkako aldarrikapenak. Erreformak negoziazio kolektiboan ere ondorio nabarmenak izan ditu, patronalari eman zaion aldebakartasun horren aurrean langileen antolaketa eta lanketa ezerdinak izan behar dute enpresan, aktiboagoak izan behar dira.

Berasategik argi du hauteskunde hauek egoera berezi  batean izango direla, Euskal Herria bidegurutze batean aurkitzen den honetan, garrantzitsua da LAB indartuta ateratzea . LABentzat krisiaren erantzuna ez da soilik mobilizazioetan edo enpresaz enpresako lanketan oinarritzen, hortik haratago aldaketa politiko eta sozialean dago langileek behar dutena. LABek Hauteskunde Sindikal hauetan ere, sindikatuaren eguneroko esparruetan bezala, estrategia soberanistan aurrera egiten jarraitu nahi du.

LABen eskaintza 
 Hau da errealitatea eta hau da aldatu behar dena. Koherentziaz jokatuz, LABek orain arte jorratu duen ildoari eutsiko dio. Langileei helaraziko diegun mezua krisia hasi zenetik gaur arte gure sindikalismoaren oinarri izan dena da  dio Berasategik. Zehazki, enpleguaren eta soldaten aldeko borroka enpresetan zein kaleetan egiteaz gain lan harreman eredu berri baten aldeko apustua egiten du LABek; negoziazio kolektiboaren aldeko borroka ardatz nagusi izango du LABek, hori izan behar baita sindikatuaren ustez eraiki nahi dugun lan harremanetarako eredu berri horren zutabeetariko bat.

LABen mezua ez da diskurtsoetarako presta-tzen dena, sei urtetan egindakoarekin idatzitakoa baizik. Proposamenik gabeko protestarik ez. LABen jardueraren ezaugarri nagusienetariko bat horixe da. Benetan enplegua defendatzen duen sindikatu bakarra garela diogu alde batetik enpleguaren aldeko dinamikak bultzatzen ditugulako, baina batez ere, ez dugulako onartzen borondatezkoak ez diren kaleratzeak eta ez dugulako sinatzen enpleguaren aldeko klausulak jasotzen ez duen hitzarmenik . Patronala urtez urte gogortzen ari den eraso ezberdinen aurrean, hau da flexibilitatea igotzea hasiera batean, soldaten aurkakoa ondoren eta malgutasunaren inposaketa orain, langileok harresi bat eraiki behar dugu.

Helburuei erantzuteko plangintza 
Langileek azken urte hauetan sindikatuak egindako lana eta izandako koherentzia positiboki baloratu dute LABi beren bozka emanez eta sindikatua hazkunde fase batean murgilduz. Goranzko bidean goaz herrialde eta esparru guztietan. Maila nazionalean hirugarren indar bezala kontsolidatzen ari gara UGTren aurretik… Hemendik aurrera helburua hazkunde fase honi eustea izango da . Badira gogoratu beharreko beste datu batzuk ere: krisiak izan dituen ondorioengatik aurreko epealdi trinkoan 1000 delegatu gutxiago aukeratu ziren eta azken bi urteetan beste 1000 delegatu galdu dira. Zenbaki zehatzak aipatzea zaila bada ere, sindikatuak etxeko lanak jarri dizkio bere buruari , dio Berasategik datu horien aurrean jarritako erronkei buruz.

Berasategik ongi ezagutzen du hauteskunde sindikaletako epealdi trinkoa. Erronka mardula  dela dio, lan asko izaten da eta denbora gutxi egoten da beste ezer egiteko, 6-8 hilabete gogorrak izaten dira eskualdeetako militanteentzat . Sindikatuari bete-betean eragiten dion prozesua da hau: 10 kidetik 8 hauteskunde sindikaletako dinamikan murgilduta egongo dira. Edonola ere, beste erronkei aurre egiten jarraituko du LABek, horregatik hurrengo ikasturterako plangintza prestatu dugu ditugun behar guztiak edo dauden erronka guztiak aurrera atera-tzeko . LABentzat garrantzitsua da langileekin egotea eta gure eskaintza azaltzea. Hilabete hauetan horretan arituko gara, LAB zer den eta azken urte hauetan zer egin dugun azaltzen.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...