2024-12-22
InicioRevista IraultzenIraultzen 170. LABen aldizkari nazionala

Iraultzen 170. LABen aldizkari nazionala

ERRONKAZ BETERIKO URTEA


Erronkaz beteriko urtea dugu aurrean. Hauteskunde garaian bete-betean sartu gara sindikatuok. Eraiki nahi dugun Euskal Herriari begira hauteskunde sindikalek berebiziko garrantzia dute. LAB indartuz, langileon borroka indatuko dugu, alternatibaren bidea sendotu, eta egin beharreko eztabaidak mahai gainean jartzeko aukerak ireki.

Mapa sindikalean  ez ezik, mapa politkoan ere urte garrantzitsua izango da datorrena: Frantses Estatuak, erreforma administratibo orokor b bonartu beharrekat abiatu du, eta aldaketa guzti hauen erdian, Ipar Euskal Herrian, euskal departamentuaren alde egindako lanketak bidea zabaldu dio Iparraldeak egitura propioa izateko aukerari.

Espainiar Estatuan  erreforma konstituzional baten aurrean gaude. Horrez gain, mapa politiko instituzionalean aldaketa handiak ekarri ditzaketen hauteskundeak izango dira datorren urtean. Katalunian eta Nafarroan suerta daitezkeen mapa politikoak erabakigarriak izango dira. Nafarroan aldaketa sozialaren aldarrikapenak eta mobilizazio sozialak bideratu dute alternatiba politikoa lehenengo bider posible izatea UPN-PSN erregimearen aurrean.

Aldi berean, erabakitzeko eskubidearen aldeko prozesuak aurrera doaz. Eskozian independentismoak egoera politikoa astintzea lortu du, bidea irekiz Europan. Kataluniak, azaroko galdeketa mugarri, bere bidea egingo du. Eta Espainiar Estatuaren izaera antidemokratikoa agerian geratu da berriro.

Gurean aldaketa  politikoa burutzeko euskal bidea zein izango den dago jokoan: Estatu itun baten bidez Madrilen estatus berria adostea ala euskal indarren artean burujabetzaren bidea gure kabuz egiteko akordioak lortzea.

Mapa Momentu politiko erabakigarria bizi dugu. Lortuko dugu urratsak ematea eragile politiko, sozial eta sindikalen aldetik benetako konpromisoak hartzen baditugu, eta langileok eztabaida politiko horretan protagonista bihurtzen bagara.

Burujabetzaren bidea zertarako? Aldaketa politiko eta sozialak lortzeko. Eskutik doaz biak. Gaurko egoera antidemokratikoa irauli behar dugu Euskal Herria eraikitzeko, herriarena den hitza herriari emanez. Erabakitzeko eskubidearen inguruan krisia gainditzean hitz egingo dugula esaten digute, baina bitartean elite ekonomikoa ari da erabakiak hartzen, Kutxabanken pribatizazio prozesuarekin ikusten ari garen bezala. Ez dago demokraziarik pobrezia zabaltzen duen ereduaren gainean.

Eredu sozial  berriaren eraikuntza pauso garrantzitsua eman dugu: Eskubide Sozialen Karta. Herritarren ekimenez sortu dugun tresna da, erantzutetik eraikitzera jauzia egiteko. Kartaren dimentsio politikoa aldarrikatzeko eta nabarmentzeko kurtsoa izango da aurtengoa.

Krisia hasi zenetik eginiko erreforma ezberdinek langileontzat izan dituzten ondorio larriak bistakoak dira. Saldu nahi diguten errekuperazio ekonomikoaren  atzean bestelako errealitate bat ezkutatzen dute: Sortzen den aberastasuna gero eta okerrago banatzen da, soldaten murrizketa nabarmena da eta prekarietateak zabaltzen jarraitzen du. Kaleratzeen kontrako borrokan jarraituko dugu aurtengoan. Enpleguari eusteko bakarrik ez, enplegu hori duina izan dadin ere bai. Ardatzetako bat izango da, negozazio kolektiborako eskubidearen defentsarekin batera.

Alternatiba posible da. Lan Harreman eredu propioa gaur inoiz baino beharrezkoagoa dugu eta LABek tinko eutsiko dio aldarrikapenari. Iparrorratza argi dugu. Ez gara eseriko egiten ari diren politikak nola aplikatu edo babestu eztabaidatzeko mahaietan. Alternatibak eraikitzeko benetako borondatea dagoen tokian egongo da LAB, proposamenak eta ekarpenak egiteko prest.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...