2024-11-23

iraultzen 169

guregaiak



2014 erronkaz beteriko urtea
Delegatuen Asanblada Nazionala 

Urtarrilaren 23an goizeko 9:30etan zabaldu ziren Donostiako Atano III pilotalekuko ateak. Urte hasiera guztietan bezala, LABek delegatuen asanblada nazionala egin du eta, ohiko moduan, delegatuek ez dute hutsik egin, piskanaka-piskanaka eserleku guztiak bete zituzten. Urtarrilaren 23an goizeko 9:30etan zabaldu ziren Donostiako Atano III pilotalekuko ateak. Urte hasiera guztietan bezala, LABek delegatuen asanblada nazionala egin du eta, ohiko moduan, delegatuek ez dute hutsik egin, piskanaka-piskanaka eserleku guztiak bete zituzten. Aurtengoan aurkezlerik gabe, komunikabiderik gabe, sindikatuak arlo politiko, sozial eta sindikalean dituen erronkak modu lasaiagoan konpartitzeko aukera bilatu nahi izan du.

Batzarra diseinatu zenean hiru atal nagusi aurreikusi ziren. Alde batetik, sindikatuak 2014. urterako dituen erronkak azaltzea, bestetik gaur egungo koiuntura politikoa eta abaguneak konpartitzea eta azkenik euskal preso politikoen kolektiboak egindako gogoeta zabaltzea. Presoek egindako ekarpenari Espainiar Estatuak ezagutzen duen errezeta bakarraz, hau da, errepresioaz, erantzun izanak eta EPPKko bitartekarien kontra burututako sarekadak guztiz baldintzatu zuen azken puntu hau.

Erronka asko eta lau ardatz
Batzarraren nondik norakoak argitu ostean, datozen hilabeteetarako sindikatuak bere buruari jarri dizkion erronkak azaltzeari ekin zion Jabi Garnikak, Idazkari Nagusiaren Ondokoak. Asko dira kurtso honetarako desafioak, baina hauek lau ardatz nagusiren inguruan bildu zituen: negoziazio kolektiboa, karta soziala, berritze organizatiboa eta hauteskunde sindikalak.

Negoziazio kolektiboa aberastasunaren banaketarako eta lan baldintzen hobetzeko tresna da, baina orain arte ezagutu dugun eredu hori aldatu da. Garnikak azaldu zuenez, “batzuen ustez krisiarekin iritsi den kontua da hau, baina azken hamarkadan, negoziazio kolektiboaren gainbehera nabarmena zen, patronalak hainbat hitzarmen blokeatuak zituen”. Eraldaketa garai hauetan sindikatuak bestelako eredu ekonomiko eta sozial baten alde aritu behar du. Eredu berri horrek ezinbestez “lan harreman eredu berri bat jaso behar du eta bertan atal guztiak berraztertu behar dira: lan kodea, negoziazio kolektiboa, eredu produktiboa, prestakuntza, lan osasuna, parte hartze instituzionala… dena”.

Antolakuntza mailan ere sindikatuan hainbat aldaketa martxan dira. Aldaketa hauek “bi oinarri dituzte, alde batetik sindikatuko militanteok ditugun zailtasunak gure sail sindikalekin, delegatuekin, afiliatuekin lan planifikatua gauzatzeko, eta bestetik, lan mundua bizitzen ari den eraldaketa”. Aldaketa hauek lana planifikatzeko asmoa dute, hau da “liberatuok denbora antolatua izatea sail sindikalekin, delegatuekin, enpresa haundi zein txikiekin hartu-eman zuzenak izateko” esplikatu zuen Garnikak. Honekin batera, arduretan ere aldaketak izango dira eta federazioetan oinarritutako antolakuntzara pasako gara.

Karta sozialaren nondik norakoak ere aipa-tzeko parada izan zen. Duela urtebete sindikatuak giza eskubideen aldeko prozesu bat mar-txan jarri zuen, honen helburua indarrak batu eta “sindikalismotik haratago eragile sozialekin batera frontea osatu eta Euskal Herriak behar duen eredu soziala definitzea zen”. Ondoren, karta soziala eskutan, alderdi politiko zein euskal instituzioak interpelatzeko bertan defini-tzen diren eskubide sozial eta ekonomikoen defentsan bat egin dezaten balio behar du.
Azken atalean, urteko erronka nagusi izango den hauteskunde sindikalei heldu zien Jabi Garnikak. Sindikatuak prozesu honi eszenatoki politiko berri batean murgilduta, 5 urteko krisi ekonomiko sakon batean eta erreformen eraginpean egingo dio aurre. “Egoera ilun honi aurre egiteko aukera bakarra gauzak ondo prestatzea” dela deritzo Garnikak, “inprobisazioari tarterik utzi gabe”. Atanora gerturatu ziren delegatuek ondo dakite hori, beraiei esker lortu baita emaitzetan aurrera egitea eta beraiek baitira LABen proiektua enpresa eta herrietan zabaldu dutenak eta zabalduko dutenak.

Idazkari Nagusiaren hitzak

 Oihan Ostolazak, emplegu idazkariak, mutualitateen erreformaren ondorioak azaldu ostean, Ainhoa Etxaidek, Idazkari Nagusiak, hartu zuen hitza. “2014a urte berezia” izan behar dela esanez hasi zen eta EPPKko ordezkariak azken erabakien berri eman ezin izan arren, Ainhoak ziurtatu zuen “gai honek LABen agendan” egoten jarraituko duela. “Kolektiboak egindako azken urratsa garrantzitsutzat eta batez ere determinantetzat” jo du, “ibilbide propioa markatu dutelako, gaurko egoeraren aurrean soluzio bidean jartzen gaituena”.

Presoetaz hitz egiterakoan, aipamen berezia izan zuen urteetako sufrimenduaren ostean, 197/2006 doktrina indargabetu eta kondena aspaldi beterik izan arren, kalera irtendako hainbat lagunen kasua. Horrekin batera, aldizkari honetako zuzendaria izandako Teresa Toda Iglesia berriro ere LABeko militantziarekin batera izan genuen asanbladan. Todak, besarkada haundi bat eman nahi izan zien urte hauetan bere ondoan egon direnei eta aipamen berezi bat egin zien hainbeste postal bidali dizkion Igor Urrutikoetxeari eta Rafa Diez Usabiagari. Horrez gain, dispertsioak suposa-tzen duen kostua eta sufrimendua salatu zituen, baita zein garrantzitsua den harremanari eustea azpimarratu ere eta dispertsioaren kontra borrokatzera dei egin zuen . Honi guztiari Etxaidek “presoen auzian akordio berriak bultzatzea” beharrezkoa dela gehitu zion, “hala eskatu zuten euskal herritarrek urtarrilaren 11an eta bide horretan aurrera egin behar dugu”.

Arlo sozialari dagokionean, Ainhoa Etxaidek bere kezka azaldu zuen: “2014. urtea bortitza izango da langileentzat”. Inboluzio honi aurre egiten jarraitu behar dugu orain arte bezala, negoziazio kolektiboarekin egiten ari garen bezala. “Enpresetara goaz, aldaketaren iturria hori izan dadin borrokatzera” aldarrikatu zuen. Mobilizazio soziala ere ezinbestekotzat jo zuen eta karta sozialaren adibidea aipatu: 70 herri Euskal Herria nolakoa izatea nahi dugun eztabaidatzen eta krisi honek eskatzen duen akordio soziala eskuan izan dezagun.

Eta amaitzeko, prozesua azkartzeko alian-tzak eraikitzearen garrantzia azpimarratu zuen, alde batetik “gehiengo sindikalak mahai gainean dauden gaien aurrean jarrera adostea beharrezkoa da”, baina, horrez gain, prozesuak motorra izan dezan, “ezker abertzale indartsua behar dugu”. “Mugimendua gara, Euskal Herria aldatzea lortuko duen mugimendua” aldarrikatuz amaitu zuen. 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Los presupuestos del nuevo Gobierno Vasco se han realizado sin participación de las y los trabajadores

LAB muestra su disposición a hacer propuestas concretas junto con la voluntad de abordar el debate de fondo, subrayando que es hora de hacer políticas a favor de las y los trabajadores.

Convocamos huelgas los días 5 y 7 de diciembre en la hostelería de Araba por un convenio digno

Los y las trabajadoras de hostelería de Araba llevan cuatro años sin convenio. Cuatro años sin reducir la jornada, cuatro años sin aumentos salariales y por lo tanto, perdiendo poder adquisitivo. Cuatro años sin nuevas medidas de conciliación, sin nuevos permisos.

Hemos revelado la muerte de 5 trabajadores más en 2024 y exigimos al Gobierno de Nafarroa que adopte medidas que pongan fin a las...

El sindicato LAB ha informado hoy sobre la muerte en 2024 de cinco trabajadores navarros más en accidente laboral, además de los que ya estaban contabilizados. Por tanto, en lo que va de año, Navarra ha superado todas las cifras de los últimos años, con 26 muertes por accidente laboral en 2024. Ante esta grave situación, LAB cree que los intereses corporativos de los empresarios de la patronal CEN y de los sindicatos UGT y CCOO integrados en el Consejo del Diálogo Social no pueden prevalecer sobre la salud y la vida de los trabajadores y trabajadoras, por lo que exige al Gobierno de Navarra que active el Consejo Navarro de Salud Laboral en el que se acuerden las medidas necesarias para corregir la situación.