2024-07-23

Iraultzen 168

guregaiak

DIRU PUBLIKOA
ESKU PRIBATUETAN GALDUTA


Tolosaldeak 65.000 biztanletik gora ditu eta 31 udalerritan banatuta dago. Eskualde hau Gipuzkoan eskualde-ospitalea ez duen bakarra da eta, hutsune hau betetzeko asmoz, Asuncion klinika pribatuari azpikontratatu zizkion Jaularitzak zerbitzu horiek. Klinikaren diru sarreren %95a publikoa bazen ere, ez zegoen inolako kontrolik horren gainean, ez osasun zerbitzuari dagokionez, ezta langileen lan baldintzei (kontratazioa, lan karga) dagokienez ere.

1994. urtean Asunción klinikak porrot egin zuen, eta klinika publikoa eskatzen zuten aho-tsak nagusitu arren, klinika Inviza S.A. enpresak erosi eta Jesus Gomez Montoyaren esku geratu zen. Momentu hartan klinikak 4.056.794 euroko zorra zuen eta Ogasunarekin, Fogasarekin eta Gizarte Segurantzarekin zuen zorra itzul-tzeko egutegi bat hitzartu zen arren, 2010ean 4.046.403 euro geratzen zitzaizkion oraindik itzultzeko.

Nondik nora doa diru publikoa?
2011ko azaroaren 15ean Osasun Sailak eta Asuncion klinikak, hau da Invizak, bost urterako kontzertua izenpetu zuten eta Osakidetzak Tolosaldean eskaintzen zituen espezialitate batzuk (kardiologia, traumatologia eta oftalmologia) klinikari azpikontratatu zizkion. Akordio horren bidez, Jaularitzak urtean gutxi gora behera 20 milioi euro ematen dizkio eskualde-ospitale gisa lan egin dezan. Diru hau, bere osotasunean, osasun zerbitzu ona ematera bideratu beharrean, enpresa ezberdinen artean mugitzen da. Azken batean, Tolosako anbulategi publikoa hiltzen uzten ari da Osasun saila.

Sare honetan Inviza enpresak hartu-eman zuzenak ditu sare bereko Geusa, S.L. eta Asistencia Médica Tolosa S.L.rekin (AMT). Geusak Invizari eskaintzen dion zerbitzu medikuengatik 1,7 milioi euro eskuratzen ditu urtean eta lokalak eta parkingengatik beste 250.000. Bestalde, AMT-ren diru sarreren %95 Invizatik jasotzen du hornitzen dizkion mediku zerbitzuengatik. Ordainketa hauek guztiak Invizak jasotzen dituen 20 miloi horietatik egiten dira. Gainera, sare honen partaide diren guztien administradore bakarra Jesús Gomez Montoya da, Yatpinde Tatso Brahamande,S.L. enpresako buru. Azken honetara ere diru publikoa iristen da, Geusak 700.000 eurotik gora itzultzen baitizkio bere garaian izenpetutako kreditu baten interesetak ordaintzeko.

Yatpinde, Geusa zein AMTk urtero irabaziak dituzten bitartean, Inviza galerak izaten jarrai-tzen du. Honela, Diputazio, Fogasa zein Gizarte Segurantzarekin duen 4 milioi eurotik gorako zorra ekiditen du Montoya jaunak, diru hau itzultzeko baldintzak zehaztu zirenean galerak zituen urteetan zorra bere horretan geratuko zela erabaki baitzen.

Eskubideen urraketa agerian
Diru publikoaren erabilera honek langileen soldata eta lan baldintzetan eragin zuzena du. Hain zuzen ere, 2010, 2011, eta 2012. urteetako kontzertuetan igoerak eman ziren bitartean, langileen soldatetan zein lan baldintzetan eraginik ez zuen izan. 2013an, aldiz, Eusko Jaurlaritzak Invizarekin duen kontzertuaren diru-laguntza %1,7 eta %4,2 tartean murriztu zitekeela zioen gutuna igorri zion Enpresako zuzendaritzari. Horren ondorioz, enpresak planteatu zuen neurri bakarra langileei soldatak jeistea izan zen, neurri hori arrazoitzeko dokumentu bakar gisa gutun hori aurkezturik.

Langileak ez zeuden egoera hau onartzeko prest, baina enpresak bere aldetik negoziatzeari uko egin zion. Borondate falta honen adierazle da komiteak eskatutako dokumentazioa ez entregatu izana edo berandu entregatu izana. Honen aurrean, enpresa komiteak gai hau epaitegira eraman zuen eta enpresak langileak presionatuz erantzun zuen. Epaiak lan baldintzen aldaketa hau baliogabea dela esan du, LAB sindikatuak urteetan egindako irakurketa baieztatuta, eta langile guztiak aurreko egoerara itzultzera zigortu du enpresa.

Bete gabeko zerbitzuak
Eskualdeko ospitalea duten beste eskualdeekin konparatzea besterik ez dago Tolosaldean dauden hutsuneak agerian uzteko. Langile kopuruari dagokionez, Asunción klinikak dauzkanak baino 11 espezialista gehiago beharko lituzke gainontzeko ospitaleetan ematen den zerbitzu bera eman ahal izateko. Itxaron zerrenden datuak ere ematen den zerbitzuaren adierazgarriak dira: espezialitate batzuetan 75 egunez itxaron behar izaten da hitzordua eduki ahal izateko. Berriro ere agerian geldi-tzen da osasun pribatuan langileek osakide-tzakoen baino baldintza txarragoak dituztela eta zerbitzua bera ere kaskarragoa dela.

Kalkulua erraza da: sistema publikoan baliabide guztiak osasunerako dira; enpresa pribatu baten esku utziz gero, ordea, bertara bideratzen den diruaren parte bat negozioa egiteko da. Honek ematen den zerbitzuan eragin zuzena du, ezin baita 7 eurorekin 10ekin ematen den zerbitzu bera eman. LABek ez du onartuko enpresak erreforma baliatzea langileen kontra egiteko ez eta diru publikoarekin negozio egitea ere. Horregatik sindikatuak diru publikoaren kontrol zorrotza egin dadin irmo eskatzen jarraituko du.

“El juez ha dicho que no puede hacer lo que quiere con dinero público”

Imma Arroyo, delegada de LAB de la Clínica Asunción

Imma Arroyo, delegada de LAB de la Clínica Asunción ha vivido en primera persona la lucha por sus derechos y la sentencia del 19 de septiembre les ha dado la razón.

¿Cuándo empezásteis con esta lucha?
El Departamento de Sanidad firmó un concierto en la que da una bolsa de dinero para la clínica. Pero este año, al igual que ha habido recortes en otros sectores, el concierto también se ha recortado. Por otra parte, hay que saber que en el 2005 firmamos un pacto de empresa en el que se recogía que íbamos a avanzar hacia la homologación con el personal de Osakidetza, pero esa homologación nunca llegó. Y durante todo este tiempo el señor Montoya ha ido generando dinero. Firmamos el convenio hasta el 2009 y en el 2010 empezamos a luchar para revalidarlo y conseguir esa homologación que todavía no se había logrado. La dirección no tenía ninguna intención de negociar. Se hacen intentos para abrir la mesa negociadora y, en una ocasión, el señor Montoya accede a sentarse pero con la condición de que los salarios bajen, porque han recibido un anuncio diciendo que se recorta el concierto. Vista la situación, decidimos ir a los tribunales.

La sentencia os ha dado la razón. ¿Cómo lo valoráis? ¿Desde ese momento ha habido algún cambio?
Este proceso ha sido duro, la empresa ha intentado presionarnos y coaccionarnos cuando nos encontrábamos solas en el servicio, por lo que consideramos la sentencia muy positiva. Es un reconocimiento. El juez está diciendo al empresario que no puede hacer lo que quiere con el dinero público.

La empresa ha puesto un recurso, con esto solo pretende ganar tiempo. Aunque la sentencia haya dicho que no hay ninguna razón que justifique la bajada de salarios la empresa solo ha devuelto el dinero a parte de los trabajadores, los médicos por ejemplo no han recibido su parte.

¿A partir de ahora en qué se centrará vuestra lucha?
La dirección nos está echando un pulso, quiere que los trabajadores y trabajadoras pagemos la reducción del concierto. Sabemos que no tiene ningún interés en negociar. Nuestro objetivo es que se reuna la mesa de negociacion. Entendemos que el pacto sigue vigente y el 24 de octubre solicitamos por escrito que se reuna la mesa. Estamos esperando la respuesta. Si en un periodo prudencial no tenemos respuesta, el comité de empresa y LAB tomaremos las medidas pertinentes. Junto con esto, la vía judicial sigue abierta, tenemos otro juicio pendiente porque Montoya dice que nuestro pacto se acaba el 31 de diciembre y no es así.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hemos pedido al Lehendakari Pradales que impulse políticas a favor de la clase trabajadora y mejore los servicios públicos

Hemos advertido que un pacto de país sobre Osakidetza no será posible sin una mayoría trabajadora.

Afiliadas de LAB en la caravana Abriendo Fronteras

Varias personas del sindicato an vuelto a participar, una vez más, en la Caravana Abriendo Fronteras que ha partido hasta los Balcanes. El objetivo de esta iniciativa es denunciar esta Europa insolidaria que vende armas y militariza sus fronteras.

Las casi 200 luchas sindicales impulsadas por LAB durante este último curso han fortalecido el ámbito propio

Los conflictos en las empresas han aumentado y 4 de cada 10 conflictos abiertos están cerrados, con contenidos más plurales.