2024-12-23

Iraultzen 168

ENPLEGU ETA NEGOZIAZIO KOLEKTIBOAREN DEFENTSAN


Langabezia maila jasanezinetara heltzen ari da gure herrian. Miseria eta prekarietate sozial zein laborala etengabean zabal-tzen ari dira eta, datuek erakusten dutenez, langile pobreen fenomenoa gero eta ohikoagoa bihurtzen ari da. Izan ere, hamar langiletatik lau pobrezia mugatik behera bizi dira honezkero Euskal Herrian.

Hau ez da krisiaren emaitza zuzena, ez da, hondamendi naturala bailitzan, onartu beharrekoa gertaera. Ez da arazo ekonomiko hutsa. Arazo guztiz politikoa da. Langabezia eta pobrezia areagotzen ari dira langabezia eta pobrezia areagotzen duten politikak egiten ari direlako.

Europa eta Madriletik, kapital handiaren esanetara, datozten politika ekonomikoen ondorioak paira-tzen ari gara. Hemen politika horiek mimetikoki aplikatzen dira –askotan konpartitzen direlako-, jakinda gure ehundura produktiboaren premiei ez dietela erantzuten, areago, jakinda gure herriaren eta gehiengo langilearen interesen eta errealitatearen guztiz kontra datozela.

Ordua da herri moduan pentsatzen eta aritzen hasteko. Eredu hau agortuta dago, denontzat, eta, beraz, eredu ekonomiko eta produktibo berri baterantz egn beharra daukagu, denok. Trantsizio bat behar dugu eta trantsizio hori konpartitu eta adostua izan behar da. Kapitalaren esku erabaki guztiak uzteak gutxi batzuen epe laburreko irabaziak bermatzen ahalegitea baino ez du ekarriko.

Eztabaida asko egin behar dira: zelan bultzatzen dugun jarduera ekonomikoa, zelan sortzen dugun enplegu duina, ze lan harreman eredu behar dugu honetarako guztirako, ze paper jokatu behar duen sektore publikoak, zelan finantziatuko dugun ehundra produktiboaren berrantolaketa bat… hamaika dira egin beharreko eztabaidak.

Hala ere, patronalak gai oso zehatz bat baino ez dauka buruan: lan kostuak. Eta epe laburreko irabaziak baino ez daukate buruan eztabaida hor zentratzen dutenean. Gezurra da bide horretatik ekonomia suspertuko denik. Ez dago ekonomiaren susperraldirik, ez eta lehiakortasunik, soldaten murrizketan, espediente eta kaleratzeetan, negoziazio kolektiboaren deuseztapenean, berba bitan, langabezian eta herriaren pobretzean.

Bidegurutze batean gaude: edo bankaren eta multinazionalen berehalako mozkin ekonomikoak edo Euskal Herriaren etorkizun ekonomikoa bermatu. Eta, lehen esan bezala, hori arazo politikoa da eta, horatz, konponbide politikoa behar du. Gu prest gaude buru belarri aritzeko gure herriak dauzkan erronka horiei begira eta eskaintza zintzo hori egiten dugu. Hala ere, Gasteiz zein Iruñeako gobernuen hautua Euskal Herriaren etorkizunaren aldekoa ez den arte, borrokan jarraituko dugu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...