ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, Hiru, CGT-LKN eta CNT sindikatuek eta ehundik gora gizarte eragilek irailaren 26rako GREBA OROKORRA iragarri dute Hego Euskal Herrian espainiar gobernuak ezarri berri dituen neurriei aurre egiteko. Sindikatu eta eragileen esanetan, gizarte mobilizazioa da murrizketa hauen aurreko gaitzezpena eta aldaketarako politikak aldarrikatzeko bide bakarra.
Ainhoa Etxaide: «Irailaren 26an burutuko dugun greba orokorraren helburua erreforma hauek Euskal Eremuan ez aplikatzea da» (2012/07/19)
LAB sindikatuaren erreformaren gaineko balorazioa (2012/07/18)