2024-12-22
InicioServicios PúblicosTransporteIrailak 22, autorik gabeko eguna

Irailak 22, autorik gabeko eguna

Adierazpen instituzionaletan aurkezten diren helburuei neurri politiko eraginkorrak egokiak jartzeko garaia dela aldarrikatzen du LAB sindikatuak.

Urtero gaurkolako egunean edo astean zehar, gure auto pribatua gehiegi erabiltzen dugula gogorarazten digute Europako Mugikortasun Iraunkorraren astean zehar milioika euro errepide gehiago egiten gastatzen dituzten agintari berberak: sahiesbideak, korridoreak, Super Sur direlakoak…, mentalitatea aldatzeko eskatzen digute gaur auto pribatua erabiltzera bideratutako neurriak hartzen dituztenek. Mentalitate aldaketa guk eskatu behar diegu beraiei, porlanaren logika albo batera utz dezatela, interes pribatu ekonomikoen alde erakundeetatik ekiteari utz diezaiotela, bestelako bide eta azpiegitura politikak martxan jar ditzatela, burutan izan ditzaketen autopista gehiago eraikitzearen proiektuak bertan behera utz ditzatela, eta horretan inbertitu nahi duten diru kopuru izugarria garraio publiko merkea, arina eta nahikoan inbertitu dezatela.

Trafikoaren egoera zaila errepidearekiko mendekotasunean oinarritzen da. Administrazioen aldetik ahalmen handiko errepideak etengabe planifikatu eta eraiki dituzte, eta bide beretik jarraitzeko asmoa dute etorkizunean ere, aldi berean, garraiobide publikoekiko utzikeriaz jardunez eta ohiko autobus eta trenbide zerbitzuak sarriegi hiltzen utziz, murriztuz edo zuzenean desagertaraziz.

Egunero egiten ditugun kilometroetatik gehienak derrigortuak dira, eta horietatik gehiengo zabala lanerako joan-etorriek eragiten dituzte. Hauetatik erdia baino gehiago norbere auto pribatuan burutzen dira, eta kasu gehienetan, guztietan ez esatearren, norberak bakarrik bidaiatzen du. Bidaia horiek norbere eskualde barrukoak izaten dira, eskualde artekoek jarraituz eta, askoz neurri txikoagoan, atzetik daude lurralde artekoak, zer esaterik ez hiriburutik hiriburura egiten direnak, hauek ez dira % 1ekoak izatera heltzen.

Beraz, garraio publiko zerbitzu egoki eta eraginkorrak antolatu behar dira modu egokian egin ahal izan daitezen eskualde arteko bidaia horiek. Horrela baino ezin izango dira energia gehien xahutzen duten eta iraunkortasunari begira kaxkarragoak diren erak gutxiago erabil daitezen lortu (autoa, hegazkina, habiadura handiko trena, etab.)

Badira egun batzuk Ana Oregi Euskal Autonomi Erkidegoko Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuari hitzez garraio publikoaren aldeko apustua egiten entzun geniola Gasteizen. Arduratuta somatu genuen. Orain, hitzetatik ekintzetara igarotzeko garaia du, bere Gobernuko gainontzeko Sailekin elkarlanean. Oregik, ikerketa batean oinarrituz, langileok lanera joan-etorria egiteko gure auto pribatuan urteko 820 euro gastatzen genituela zihoen. Aitzitik, 141 euro gastatuko omen genituzke autobusean edo tranbian joango bagina, hala esan zuen. Oregi andreari gogoraraziko genioke, helburu horretan benetan sinisten badu Jaurlaritzak, neurriak jartzea beren esku dagoela. Orain arte ikusi duguna ikusita, euren apustua kotxe pribatua sustatzean datzala dirudi.

Aurrerago Ingurumen Sailburu andreak obra faraonikoetarako garaia ez zela zihoen, adierazpen haien atzetik jendartea despistatzea bilatu nahi zela pentsa liteke, izan ere, mugikortasunaren arazoa konpondu gabe, oraindik gehiago larrituko dituzten inbertsioekin jarraitzen dute eta ez dituzte erabaki berriak hartu gai honen inguruan.

Obra faraonikoen sasoia sekula ez da izan, porlanaren logikapean diseinatu diren lan hauek interes espekulatiboei baino ez die erantzuten izan, eta bizi dugun egoera sozioekonomikoa, gero eta gehiago errotzen ari dena, erabaki horren ondorio da. Gure egunerokotasuneko mugikortasun arazoei inolako irtenbiderik emango ez dioten proiektu hauek, inolako informaziorik izan ez dugun herritarrok ordaindu ditugu, jendartean eztabaida, are gutxiago kontsentsua, sustatu gabe. Eta orain autoen CO2 igorpenekin, hiriko estresarekin, airearen kutsadurarekin, zaratak murriztearekin eta erregaien kontsumoarekin arduraturik datorkigu. Harritzekoa, Espainiar Estatuko Gobernuari AHTaren lanak azkartzeko eskatzen dabilen gobernuko kide bera halako gaiekin kezkatuta izatea.

Administrazioa zurikerietan dabil, hitz politen atzean bestelako eredua bultzatzen dute beraiek. Herritarroi, langileoi zerbitzu kaskarragoak eskaintzen dizkigute, garraio publikoetako langileei baldintza okerragoetan lan eginarazten diete, langabezia gehiago eragin dute, eta bitartean enpresen mozkinak mantendu edo gehitu egiten dira… Hori guztia diru publikoa erabiliz, jakina.

Administrazio publikoari tresna eta baliabide guztiak jar ditzan eskatu behar zaio, azpiegitura eta zerbitzu publikoen kudeaketa propioa eskuratzeko. Izan ere, krisiaren aitzakiarekin, Madrildik gure herriarentzat beharrezkoak diren azpiegiturak arriskuan jartzen ari dira, Hego Euskal Herriko aireportu edo portuen, enpresa publikoen eta oinarrizko azpiegituren kudeaketa egiteko aukera lapurtzen ari zaigu Madril, EAE edo Nafarroako trenbide sareak kasurako. Beronek gure herriaren etorkizuna hipotekatzen digu, ehunka lanpostu suntsitzen ditu, herritarrei eskaintzen zaien zerbitzuak nabarmen egiten du okerrera, segurtasuna murrizten da zerbitzu publikoetan eta salneurri eta tasak igotzen dira.

Arduradun politikoei gure deia: adierazpen instituzionaletan jasotzen diren helburuei neurriak politika eraginkor egokiak jartzeko garaia duzue, jendartearentzat horren kaltegarriak ziren garai bateko politikak bertan behera uzteko garaia duzue, eta zerbitzu publikoen kudeaketa propio eta egokia egiteko ardura hartu behar duzue interes pribatu eta espekulatiboak alboratuta.

  

LAB sarean
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...