BBVAko ELA, CGT eta LABeko sail sindikalek Iñigo Cabacas lankidearen heriotzaren aurrean familiari haien dolumina agertu, Ertzaintzaren jokaera zakarra salatu eta ardura politikoak exijitu dituzte. Honekin batera larunbatean, apiriak 21, Bilbon 17:30etanmugimendu sozial, sindikal eta politiko desberdinek deitu duten manifestazioarekin bat egin dute.