2024-12-23
InicioAcción Política#IndependentziaAbian!

#IndependentziaAbian!

2015eko Azaroaren 7an Ezker Abertzalean hasitako Barne Hausnarketa eta Eztabaida prozesuari gaur eman diogu amaiera Durangoko Landako Gunean batzar eta ekitaldi baten bitartez. Talde Eragileak sei hilabete hauetako gestio informea aurkeztu, eztabaidaren nondik norakoak azaldu eta etorkizunerako Ezker Abertzaleak dituen erronkak zehaztu ditu.

MAIATZAK 7. Barne Hausnarketa eta Eztabaida prozesuariaren amaiera ekitaldia

Marije Fullaondo eta Igor Arroyo izan dira prentsaurrekoa eman dutenak, hona bertan esandakoa:

Marije Fullaondo:

Emakume eta gizon libreak Euskal Herri librean. Justizia soziala oinarri duen Euskal Errepublika sozialista, euskaldun eta feministan. Mundu berri batean. Hori da Ezker Abertzalearen ametsa. Ezker Abertzalearen bokazioa.
Ameslariak gara. Bai, noski! Nola ez, ba? Baina begiak ondo zabalik dauzkagun ameslariak. Errealitatetik lan egiten dugun ameslariak. Eta horrexegatik, errealitatea dugulako oinarri, ez daukagu zalantzarik: Euskal Herritarrontzako alternatiba bakarra independentzia da. Eta, zergatik? Ba, horren sinplea: Espainiak eta Frantziak hondamendira garamatzatelako. Erabateko pobreziara. Pobrezia ekonomikora, pobrezia sozialera eta pobrezia kulturalera. Basamortura.

Eta guk, noski, ez dugu gure herriarentzat horrelakorik nahi. Guk oparotasuna nahi dugu gure herrian. Berton bizi den herritar bakoitzari eta guztiei bizitza duina ziurtatuko dion besteko oparotasuna. Ez gehiago. Baina gutxiago ere ez. Eta oparotasun hori sortu eta egoki banatu ahal izateko gure buruaren jabe izan behar dugu, gure erabaki guztien jabe.

Baina estatuek ez digute horretarako aukerarik emango. Argi utzi digute. Beraz, zer geratzen zaigu? Bide bakarra. Independentzia. Ez dago tarteko biderik, beste zenbaitek bestelakorik saldu nahi badigute ere.

Ezker Abertzaleak bere sorreratik aldarrikatzen du independentzia, bai. Duela 50 urte ari gara independentziaren aldeko lanean. Eta 50 urteotan, gure lana abaguneari eta behar zehatzei egokitzen jakin izan dugu. Gure burua berrasmatzen. Azkeneko egokitzapen estrategikoa duela bost urte egin genuen, Zutik Euskal Herriarekin. Orduan ziklo bat itxi eta berri bat ireki zen Ezker Abertzalearen ibilbidean.

Erabaki hark aukera berriak sortu zituen eta ordura arte pentsa ezinak ziren emaitzak bildu dira; besteak beste, independentisten arteko aliantzak; azken hamarkadetan pairatutako salbuespen egoeran arrakalak; Ipar Euskal Herriaren aitortza instituzionala gehiengo zabal baten aldarria izatea; Nafarroa Garaian aldaketa politiko-instituzionala…

Halere, dena ez da positiboa izan. Batetik, estatuen itxikeriak gatazkaren konponbide-prozesua blokeatu du, euskal preso politikoak gatibu dituztela. Erabakitzeko eskubideari ateak itxi dizkiote eta, alderdi interesetan oinarrituta, bertako hainbat eragileren laguntza ere izan dute bide horretan. Bestetik, Ezker Abertzaleak ere gabeziak izan ditu, Zutik Euskal Herriaren potentzialitate guztia garatzeko zailtasunak izan dituela hainbat eremutan.

Hain zuzen ere, egoera horretan jartzen da martxan ABIAN prozesua. Mugimendu bezala, gure indar guztiak bildu eta askatzea ahalbidetuko duten erabakiak hartzeko premiari erantzunez. Askapen nazional eta sozialaren prozesuan seigarren martxa sartzea ahalbidetuko digun oinarriak zehazteko bokazioarekin.

Azken finean, ABIAN hausnarketa eta eztabaida prozesua abiatzean, zera genuen jokoan: estrategia independentista eraginkorra eraiki eta martxan jartzea, antolaketa-tresna eta bitarteko efizienteak sortzea eta irabazlearen jarrera berreskuratzea.

Eta indartsu heldu diegu helburuei. Izan ere, azken urteotan egindako hausnarketa eta eztabaida prozesu zabalena izan da ABIAN. Milaka lagunek hartu dugu parte prozesuan. 4.000 lagun baino gehiago joan gara, martxan, presoak gatibu dituzten kartzeletara. 283 herri eta auzotan antolatu ditugu batzarrak. Zintzo, luze eta sakon mintzatu gara. Balantzea eta autokritika egin dugu, bai, baina, bereziki, aurrera begirako proposamenak izan ditugu hizpide. Hitz egin dugu eta erabakiak hartu ditugu. Kolektiboki.

Dinamika berri bati eman diogu hasiera ABIAN prozesuarekin. Mugimendu bezala orube polita finkatu dugu, Zutik Euskal Herriak irekitako zikloa bere osotasunean garatzeari begira. Orain orube horretan eraikitzen jarraitu behar dugu.

Eta oso argi daukagu. Amaitu da erresistentziarako ezker abertzalea. Eta, gaur, konpromiso handia hartzen dugu euskal jendartearen aurrean: Euskal errepublika askea irabazteko lanean arituko den Ezker Abertzale berria aterako da Landakotik. Hori da gure jomuga, gure anbizioa. Kalean, fabriketan, ikastetxeetan, instituzioetan, hauteskunde zitetan, gauden eta garen leku eta borroka guztietan, Euskal errepublika askearen alde arituko gara.

Lo tenemos muy claro. Se acabó la izquierda abertzale dedicada a resistir. Hoy, adquirimos un compomiso firme ante todas vosotras y vosotros: desde aquí, desde Landako sale otra izquierda abertzale a la calle, que va a darlo todo para conseguir una República Vasca libre. Este es nuestro objetivo, nuestra ambición. En la calle, en las fábricas, en las escuelas, en las instituciones, en todas las citas electorales, allí donde estemos y luchemos este va ser nuestro gran objetivo, y vamos a dejarnos la piel.

Ez gara berriak honetan. Duela hainbat hamarkada herri gisa bizirauteko leihoak zabaltzeko gai izan zen Ezker Abertzalea. Borroka horren seme-alabak gara ABIAN prozesuan bildu garenak. Eta harro gaude, oso harro. Orain, lehen bezala, ausardia eta kemena baino ez ditugu behar. Euskal Herriari independentziaren lehioak zabaltzeko garaia da. Irabazteko garaia da eta apustu irabazlea dugu eskuartean.

Igor Arroyo:

Hiru dira ABIANen hartu ditugun erabaki nagusiak.

Lehenengoa: Ezker Abertzalearen egitasmo estrategikoak gaurkotasuna du. Areago eta gehiago: inoiz baino gaurkotasun handiagoa du.

Burua duenak badaki, Kapitalismoaren eskutik, mundua hondamendi ekologiko, sozial, kulturalera doala.

Bihotza duenak ezin du onartu haurren esplotazioa, emakumeenganako indarkeria, errefuxiatuen kontrako jazarpena, herrien kontrako gerra eta harpilaketa.

Horregatik, buruz eta bihotzez, bestelako mundu baten aldeko apustua egiten dugu:

Inperialismoa vs. herrien autodeterminazioa,
uniformizazioa vs. aniztasuna,
kapitala vs. pertsonak
patriarkatua vs. feminismoa

Eta bestelako mundu hori eraikitzeko ekarpena egin nahi dugu, guretik, Euskal Herritik. Telesforo Monzonek zioen bezala: mundu berri bat nahi dugu, herri bakoitzak beretik emanez.

Guretik emanez, Euskal Herritik emanez, alternatiba globala sustatu nahi dugu.

Horregatik gara independentistak. Gure herrian eta gure herritik eredu ekonomiko, sozial eta politiko berria eraiki nahi dugulako. Gure herrian eta gure herritik zanpaketa mota oro desagertarazi nahi dugulako. Gure herrian eta gure herritik errefuxiatuei harrera egin nahi diegulako.

Beraz, gaur eta hemen, konpromiso bikoitz hori berretsi nahi dugu. Mundu berri baten aldeko konpromiso internazionalista, batetik. Eta Euskal Herriaren askatasunarekiko gure konpromisoa bestetik.

ABIANen hartu dugun bigarren erabakia, honako hau da: Independentzia gauzatzeko aroari ateak irekitzera goaz.

Estatuek ez dute eskenatoki demokratikorik eskainiko, ez digute erabakitzeko eskubiderik aitortuko;
ondorioz, burujabe arituz eskuratuko dugu burujabetza.
Estatuek ez dute euskararen eta euskal kulturaren garapena ahalbidetuko; ondorioz guk geuk bideratu beharko dugu herri honen berreuskalduntzea.
Estatuek ez diete euskal gizon eta emakumeen behar sozial, kultural eta ekonomikoei erantzun positiborik emango; ondorioz, guk bilatu eta gauzatu behar ditugu geure erantzun propioak.
Beraz, estrategia berritu bat jarri behar dugu martxan: estrategia independentista eraldatzailea. Estrategia honen oinarrizko kontzeptuak dira:

1) Alde bakartasuna. Euskal Herrian egin behar dugu bidea, burujabetza prozesu herritarra martxan jarriz.

2) Hautabide independentista, mugarri. Estatuen ukazioaren aurrean, independentziaren aldeko hautua hegemoniko bilakatu nahi dugu.

3) Eskaintza independentista berritua. Herritarren behar eta aspirazio konpartituei erantzuna emateko.

4) Herrigintza ardatz. Euskal herritar eta eragileen auzolanaz eraiki behar dugu herri hau, estatu propio baten norabidean.

Hauxe da beraz Ezker Abertzaleak garatuko duen estrategia. Eta estrategia honen baitan, euskal preso eta iheslarien etxeratzea atal garrantzitsu eta funtsezkoa izango da. Arlo honetan ere, herri oso bat jarri behar dugu estatuen itxikeriaren parean. Herri oso bat konponbidearen eta bakearen alde, euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde.

Horixe da gure konpromisoa. Amnistiaren norabidean, Ezker Abertzaleak buru belarri lan egingo dugu euskal preso eta iheslariak ahal bezain laster etxean egon daitezen.

ABIANen hartutako hirugarren erabakia. Ezker Abertzalearen kultura eta praktika politikoa berritzea.

Aldaketa eragile izan nahi duen orok, aldaketa etxetik abiatu behar du. ABIANekin eta hurrengo hilabeteetan erakundez erakunde burutuko diren Kongresuekin, Ezker Abertzalea birfundatzera goaz.

Nolako proiektua, halako praktika politikoa behar dugu izan: parte hartzea, auzolana, elkartasuna
euskararekiko konpromisoa, feminismoa.

Gure kultura politikoa osatu dituzten tasunak berreskuratzera goaz. Izan ditugun keriak zuzentzera goaz. Eta eraginkorragoak izateko erabakiak hartzera goaz.

Beraz, aipatutako erabakiak hartuta, Ezker Abertzalea indarberritu dugu.

Tres son las decisiones que hemos tomado en el proceso ABIAN.

La primera: la vigencia del proyecto estratégico de la izquierda abertzale. El capitalismo globalizado camina hacia el desastre social, cultura y ecológico. Es imprescindible un cambio de modelo. Y el compromiso de la Izquierda Abertzale consiste en impulsar ese cambio de modelo en nuestro pueblo. Reafirmamos nuestro compromiso con la emancipación de Euskal Herria, de los sectores populares, de las mujeres.

La segunda decisión que hemos tomado: Vamos a abrir las puertas a la independencia de este país. Los estados español y francés no tienen ninguna intención en democratizar nuestro país, no van a reconocer el derecho a decidir, no van a atender las demandas sociales, económicas y culturales de Euskal Herria. Por lo tanto tenemos que poner en marcha de manera unilateral una estrategia independentista transformadora que ponga a este país en marcha.

Y en tercer lugar, vamos a refundar la Izquierda Abertzale sobre las bases de la participación, el trabajo en común, la solidaridad, el compromiso con el euskera, el feminismo.

Eta Ezker Abertzalea indarberrituta, auzolanean murgiltzera goaz:

Auzolana, gure proiektu estrategikoarekin identifikatzen diren gizon-emakumeekin. Deialdi berezia belaunaldi berriei Ezker Abertzalera bildu daitezen.

Auzolana, EH Bildu eta EH Bairen baitan, independentzia eta aldaketa sozialerako bilgune politiko-instituzionalak.
Auzolana, alderdikerietatik salbu eratu beharreko burujabetza prozesu herritarraren baitan. Osa dezagun, horretarako prest dauden eragile politiko, sozial eta sindikalen artean, prozesuaren herri agenda. Martxan jar dezagun herri honen gehiengoaren behar eta gogoekin bat egingo duen burujabetza prozesu herritarra.

Auzolana, herri mugimendu eta herri egitasmoetan. Guretzat balore estrategikoa dute. Eredu berri baten aldarrikapen eta eraikuntzan aitzindari direlako. Eta burujabetza prozesuari begira eginkizun garrantzitsua dute, herri agenda eduki eraldatzailez hornitzeko orduan.
La izquierda abertzale ha tomado sus decisiones. Estamos dispuestos y dispuestas a ponernos manos a la obra, a trabajar codo con codo, en auzolan, para sacar este país adelante.

Tendemos la mano para trabajar en auzolan a todos los hombres y mujeres que se identifican con al proyecto de la Izquierda Abertzale y especialmente a la juventud.

Tendemos la mano a los agentes y personas que componen EH Bildu y EH Bai, para desarrollar esa alianza por la independencia y el cambio social.

Tendemos la mano a todos los agentes y personas que están dispuestos a poner en marcha un proceso soberanista alejado de partidismos, que ponga en el centro las necesidades y aspiraciones de la población. Conformemos entre todos y todas una agenda de país, pongamos a este país en marcha.

Tendemos la mano, por último, a los movimientos y proyectos populares que trabajan por un nuevo modelo económico y social.

Herri hau Durangoko errautsetan ito nahi izan zuten, Sartagudako hilobi komunetan lurperatu. Ez zuten lortu. Frankismoaren gau luzean berpiztu zen Euskal Herria. Frankismo osteko asimilazio saiakerei aurre egin die. Estatu jakobinoaren desnazionalizazio asmoei aurre egin die. Eutsi egin diogu, zutik. Eta orain Abian jartzeko unea da, euskal errepublika eraikitzeko unea. Askatasuna dugu irabazteko. Borroka egitera goaz. Gora Euskal Herria askatuta!!!

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...