2024-11-22
InicioSecretaríasSecretaría FeministaIndarkeria sexistaren "milaka aurpegi" azalarazi eta salatu ditu LABek

Indarkeria sexistaren «milaka aurpegi» azalarazi eta salatu ditu LABek

Emakumeenganako indarkeria sexistaren aurkako eguna iristear denean, LAB sindikatuak sistema kapitalista patriarkalak emakumeon aurka erabiltzen dituen indarkeria mota ezberdinak azalarazi eta salatu ditu gaur prentsaurrekoan. 

Askok horrela irudikatu nahi badute ere, indarkeria sexista eraso fisiko, psikologiko edo eta sexualetatik harago doan arazo larri bat da.

Emakumeok pairatzen dugun zapalkuntza arazo estrukturala da. Beraz, eraso hauek guztiak, arlo politikoan, sozialean, ekonomikoan eta kulturalean birproduzitzen dira egunez egun, patriarkatuan oinarria duen eredu honetan.

Krisi testuinguru honek, egoera hauek guztiak konpondu beharrean emakumeon opresio egoerak areagotu eta gizon eta emakumeon artean ematen diren bereizketak gero eta handiagoak bilakatzen ari dira.

Besteak beste, pobrezia eta prekarietatea hedatzen ari da maila ikaragarrietan, egun 10 langiletatik 2 pobreak dira, langabezian dauden langileetatik ia erdia babesik gabe aurkitzen da edo eta diru sarrerak bermatzeko errenten zenbatekoa ez da iristen pobreziaren mugaren %75ra.

Eta pobrezia eta prekarietate prozesu basati honetan emakumeonganako indarkeria espresio ezberdinak areagotu egiten dira egunez egun.

Lan munduari dagokionez, sexu jazarpena emakumeon aurkako espresio larriena bada ere, bestelako eraso mota anitzak gertatzen dira. Baina beste hauek ez dira erraz antzematen sexu genero zapalketa ez delako aitortzen eta hortaz, ikusezin bihurtzen dutelako.

LABentzat lan merkatuan hauetaz jabetzea eta hauen aurka borrokatzea lehentasuna izan behar da. Besteak beste, gaur hemen atzean ditugun adibide ezberdinak emakumeonganako indarkeria espresioak ere badirela salatu nahi dugu :

− Lan eskaintza froga diskriminatzaileak.
− Kontratu ereduen erabilpen sexista.
− Soldata-diskriminazioa.
− Formakuntza eta promozioa oztopatzea.
− Lana, familia eta norberaren bizitza uztartzeko neurriak hartzeko zailtasuna.
− Lan osasun arloko prebentzioa eta neurriak alde batera uztea.
− Elementu sexistetan oinarritutako kaleratzeak.

Horregatik, aurten lantokietan egoera hauek ezagutarazi eta hauen aurka borrokatzeko deialdia zabaldu nahi izan dugu.

Bestetik, argi dugu indarkeria sexistarik gabeko jendarte bat ez dela posible izango eredu kapitalista honekin amaitzen ez dugun bitartean, izan ere, emakumeonganako indarkeria egun inposaturiko eredu kapitalista sostengatzeko bitarteko nagusietariko bait da.

Ezin dugu hitz egin, beraz, emakumeon zapalkuntzarik gabeko jendarte batez egungo ereduaren barruan, kapitalismoaren baitan emakumeok aske izateko ez daukagu ez aukera ez bitartekorik.

Beraz, erasoei erantzun eta aurre egitetik harago, aipaturiko arazo estrukturala gainditzeko alternatiba oso bat behar dugu gure herrian. Alternatiba honek, aintzat hartu behar ditu emakumeon eskubideak.

Hau kontuan izanik, bereziki gaur Euskal Herrian zabalik dagoen prozesu soziala gakoa da guretzat, orain dugu Euskal Herriko emakumeok Euskal Herrirako nahi eta behar dugun eredua definitzeko aukera ezin hobea Eskubide Sozialaren Kartaren bitartez.

Eta hauxe kontuan izanik, aurreko asteetan Hego Euskal Herriko LABeko 200 emakumerekin eztabaida prozesua oso bat zabaldu genuen. Modu honetan, gure artean eztabaidatzea, ekarpenak egitea eta emakumeak prozesu honetan subjektu aktiboak izan gaitezen bultzatzea helburu izanik.

Azken batean, argi daukagulako prozesu honek, emakumeon eskubideen defentsa jaso, eta ofentsiba eraginkorra izan behar duela emakumeonganako zapalkuntzarekin amaitzeko. Horrela bada, emakumeon egoera sakonean aztertu behar dugu eta egoeraren aurrean planteatzen ditugun aldarrikapenak finkatu.

Indarkeria sexistaren arazoa ez da konponduko eredua irauli eta bestelako jendarte eredua bultzatzen ez dugun bitartean. Baina noski, aldaketa hau feminismotik egiten ez bada ez da nahikoa izango jendartearen erdia osatzen dugun emakumeontzat. 
 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Los presupuestos del nuevo Gobierno Vasco se han realizado sin participación de las y los trabajadores

LAB muestra su disposición a hacer propuestas concretas junto con la voluntad de abordar el debate de fondo, subrayando que es hora de hacer políticas a favor de las y los trabajadores.

Convocamos huelgas los días 5 y 7 de diciembre en la hostelería de Araba por un convenio digno

Los y las trabajadoras de hostelería de Araba llevan cuatro años sin convenio. Cuatro años sin reducir la jornada, cuatro años sin aumentos salariales y por lo tanto, perdiendo poder adquisitivo. Cuatro años sin nuevas medidas de conciliación, sin nuevos permisos.

Hemos revelado la muerte de 5 trabajadores más en 2024 y exigimos al Gobierno de Nafarroa que adopte medidas que pongan fin a las...

El sindicato LAB ha informado hoy sobre la muerte en 2024 de cinco trabajadores navarros más en accidente laboral, además de los que ya estaban contabilizados. Por tanto, en lo que va de año, Navarra ha superado todas las cifras de los últimos años, con 26 muertes por accidente laboral en 2024. Ante esta grave situación, LAB cree que los intereses corporativos de los empresarios de la patronal CEN y de los sindicatos UGT y CCOO integrados en el Consejo del Diálogo Social no pueden prevalecer sobre la salud y la vida de los trabajadores y trabajadoras, por lo que exige al Gobierno de Navarra que active el Consejo Navarro de Salud Laboral en el que se acuerden las medidas necesarias para corregir la situación.