2024-12-23
InicioServicios PrivadosInvestigaciónInbiomed Fundazioko langileak borrokan lanpostuen eta ikerkuntzaren alde

Inbiomed Fundazioko langileak borrokan lanpostuen eta ikerkuntzaren alde


Inbiomed Fundazioko langileak mobilizaziotan murgildurik daude jasaten ari diren egoera larriaren aurrean. Finantziazio iturri nagusia den Kutxako Gizarte Ekintzak eta instituzioek I+G arloan eragin dituzten murrizketengatik ikerkuntza lanak burutzeko baliabideak eskasian aurkitzen dira. Langileak bi hilabete daramatzate kobratu barik eta azken egunotan langileen herena kalean utziko duen ERE bat aurkeztu diete.

INBIOMED FUNDAZIOKO LANGILEEN IRAKURKETA

Inbiomed Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean kokaturik dagoen irabazi asmorik gabeko Fundazio bat da, medikuntza birsortzailea helburu duena. Bertan, Ama-Zelulen ikerkuntzan lan egiten da minbizia, odoleko gaixotasunak edo Parkinsona bezalako gaixotasun neurodegeneratiboentzako tratamendu berrien bila.

Inbiomed egoera oso larrian aurkitzen da, alde batetik, finantziazio iturri nagusia den Kutxako Gizarte Ekintzak eragin dituen murrizketak direla eta, eta beste aldetik instituzioek I+G arloan eragin dituzten murrizketengatik. Egun gure ikerkuntza lanak burutzeko baliabide eskasian aurkitzen gara eta bi hilabete daramatzagu nomina kobratu barik.

Azken egunetan, extintzio ERE proposamena aurkeztu digute non gutxi gorabehera langilegoaren heren bat kalera doan eta bularreko minbizia ikertzen duen laboratorioaren itxiera proposatzen den. Gainera, gainontzeko langileek soldata jaitsiera jasango dute. Hala ere neurri honek instituzioaren jasangarritasunik ez du bermatzen, eta horregatik langileon akordioa ez du lortu.

Inbiomedeko langileok instituzioarekiko, ikerkuntzarekiko eta gizartearekiko gure konpromisoa berresten dugu. Antzeko erantzuna jasotzeko itxaropenez, gure patrono, instituzio eta politikoei laguntza eta babesa eskatzen dizkiegu. Halaber, Inbiomeden eginiko ikerkuntza lanak gizarte osoarentzat duen garrantzia aldarrikatu nahi dugu, pentsatzen baitugu ikerkuntza eta garapena Gipuzkoako estrategia bilakatzea funtsezkoa dela egungo krisi-egoeratik ateratzeko.

Datozen egunetan, Inbiomed-eko langileok mobilizazioekin jarraituko dugu. Duela urtebete Biomedikuntzaren ikerketan erreferentzia izan nahi zuen zentruan jasaten ari garen egoera larria plazaratzeko asmoz eta inplikaturiko agenteen laguntza jasotzeko itxaropenarekin.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...