Azken egunetan hiru langile hil dira Euskal Herrian lan istripuz. Lehena ostiralean Arrigorriagan, bigarrena herenegun Bergaran, AHTren lanetan, eta hirugarrena, atzo basogintza lanetan zebilela. Gaur kontzentrazioa burutu dute sindikatuek Bilboko Lan Ikuskaritzaren aurrean.
Ibon Zubiela Lan Osasuneko idazkariak adierazi du lan istripuen arrazoiak mantendu egiten direla. "Aldi baterako lanek eta azpikontratazioek argi uzten dute prekarietatea dagoela lan istripuen atzean eta hauek konpondu ezean, istripuek bere horretan jarraituko dutela. Produkzioa lan osasunaren gainetik kokatzen dute enpresek".
AHTko lanetan hildako langilearen heriotza salatzeko, kontzentrazioa burutuko da bihar Bergaran, 12:00etan, Arcelor enpresaren parean dagoen errotondan.
LAB SAREAN
{module[111]}
{module[111]}