2024-11-04
InicioIndustriaEnergíaIberdrolak Konecta BTO enpresako langileekiko hartu duen jarrera salatzeko gutuna

Iberdrolak Konecta BTO enpresako langileekiko hartu duen jarrera salatzeko gutuna

Iberdrolak telefono bidezko arreta zerbitzua eskaintzen dion azpikontrataren langileekiko hartu duen jarrera langile eskubidei egiten zaien eraso argi eta larria da. Elektrizitate konpainia honen bezero garen heinean, ezin diogu onartu tamainako eskubide urraketarik, eta jakinaren gainean jarri behar dugu.

Bidali lerro hauen ostean duzun gutuna bi helbide hauetara (comunicacion@iberdrola.com, organismos.consumo@iberdrola.es) eta berbidali mezu hau zure lagun guztiei. Erakutsi diezaiogun Iberdrolari ez diegula utziko gure eskubideekin nahi dutena egiten.

Iberdrola konpainiaren erreklamazio sailarentzat

Konpainia honen bezero eta erabiltzailea naizen honek nire arbuiorik irmoena adierazi nahi diet zuen enpresak, bere bezeroentzako telefono arreta-zerbitzuko azpikontratan lan egiten duten langileei dagokienez, hots, egun, Bizkaiko Gueñesen dagoen Konecta BTO-ko langileei dagokienez hartu erabakiei.

Konpainia elektrika honengan eta eskaintzen didan zerbitzuarengan dudan uste osoa ez da baldintzagabea, benetako mina eragiten didalako, hedabideetan ikustea zer nolako jokabidea erakusten ari zareten zuen azpikontratako langileekin.

Bezero eta erabiltzaile gisa dudan ardura ez da mugatzen, hilaren amaieran eta izan dudan energia-kontsumoaren arabera, dagokidan diru-kopurua ordaintzera; Iberdrola, gaur egun den multinazionala eta sektorean erreferentziako enpresa baldin bada, bezeroek honengan fidatu direlako gertatu da. Eta diozuenez, agertzen ari zareten ardura soziala bete nahi baduzue eta herri honentzat aberastasuna sortu nahi baduzue, hitzak gauzatu beharko zenituzkete.

Enpresa honen bezero eta erabiltzailea naizenez, zuenganako ustea berrezar dakidan eta eskura ditudan aukerak aztertu baino lehen, kontsumitzen dudan energiari eta nire hornitzaileari dagokionez, gizalegez, ESKATZEN DUT:

1.- Ardura zaitezteela zuen zerbitzuak azpikontratatzen dituzuen enpresan suertatzen diren lan baldintzetaz eta hauei agin diezaiezuela langileen eskubideak bete behar dituztela eta langile hauek betetzen duten zeregina baldintza duinetan gauza dadila.
2.- Ez dezatela ezikusiarena egin eta agin diezaiola KONECTA BTO azpikontratari egotzi dituen 11 langileak berrartu behar dituela.
3.- Agin diezaiola KONECTA BTO azpikontratari beste zazpi langileei Bartzelonara bidaliz egin dieten eskaintza bertan behera utz dezan, berez, ezkutuko kaleratzea delako.
4.- Konpainia honek Gueñesen duen lantegiaren aldeko hautua egin dezala, enpresa horretan egin kontratazioa susta dezala eta bazter dezala lantegia desegiteko darabilen politika (urtebetean 80 langile kaleratu dituzte).

Honekin batera, herri honekiko eta bere langileriarekiko dudan konpromiso irmoa adierazi nahi dut; une honetatik aurrera, zuen esku lagatzen dut nirekin, bezeroa naizen honekin, izan nahi duzuen harreman mota, aipatu dudanez, zuen barne politika zuzendu ezean, zuonganako konfiantza etengo delako.

Zuen iritziaren berri izan arte eta egoera hau berehala zuzenduko delakoan, agurtzen naiz.

Bezeroa

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hemos reivindicado el convenio de Euskal Trenbide Sarea con una movilización ruidosa

Nos hemos movilizado ante el edificio Albia de Bilbo, lugar en el que se encuentra la sede de Euskal Trenbide Sarea.

Michelin sigue jugando con las personas trabajadoras

La empresa niega a las personas en situación de excedencia con reserva del puesto que se reincorporen a su labor.

La dirección de Osakidetza y la empresa Deloitte están llevando la contratación a un escenario de caos

Osakidetza tenía prevista la actualización de listas de contratación y la incorporación de las miles de personas inscritas para antes de verano. Tras diversos retrasos en la gestión de estas cuestiones, llevan dando largas mesa sectorial tras mesa sectorial.