2024-12-22
InicioAcción SindicalHitzarmenen blokeoa gainditzeko proposamena aurkeztu du LABek Lan Harremanen Kontseiluan

Hitzarmenen blokeoa gainditzeko proposamena aurkeztu du LABek Lan Harremanen Kontseiluan


Negoziaziaketa kolektiboaren geldialdiak areagotu egin du langileon babesgabetasun egoera, ondorio latzekin. Egoera horrekin amaitzeko asmoz, Hitzarmenen blokeo egoera gainditzeko proposamena aurkeztu dugu gaur, uztailak 10, Lan Harremanen Kontseiluaren Bilboko, Gasteizko eta Donostiako egoitzetan. LABetik LHKri dei egin diogu, Confebaski exijitu diezaion negoziazio kolektiboak egun bizi duen blokeoa gainditu eta prekarietateari aurre egiteko negoziazio mahaiak deitzeko.

Negoziazio kolektiboaren joko arauak aldatu egin dira, erabateko desoreka eragin dute patronalaren mesedetan, langileok gero eta babesgabetasun egoera handiagoan utziz.

Hiru herrialdeetan hitzarmen ugari daude berritu gabe, gehienetan negoziazio mahaia batu ere ez da egiten. Egoera honen aurrean LABetik negoziazio kolektiboaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, negoziazio kolektiboaren alde, prekarietateari eta pobrezia egoerei aurre egiteko bitarteko moduan, aberastasuna birbanaketarako eta bestelako lan harreman eredu baterako tresna gisa.

Horrela adierazi du Garbiñe Aranburu, ekintza sindikaleko idazkariak, “No a la precariedad. Hitzarmen duinak orain” lelopean Donostian eginiko elkarretaratzean. Bertan gogoratu du LABentzat “berri ona” dela prekarietatean sakontzeko bilera (Confebaskek uztailaren 3rako deitua) bertan behera geratzea lortu izana. “Antzezpenak alde batera utzi" eta egoera gainditzeko “benetako urratsak” exijitu dizkio patrinalari.

Hitzarmenen geldialdia gainditzeko LABek badu proposamena. Ez dugu ahaztu behar, ordea, negoziazio kolektiboaren arazoa politikoa dela, eta beraz, patronalaren aldetik ez ezik, instituzioen aldetik ere urratsak beharrezkoak direla. Toña sailburuari dei zuzenena egiten dio LABek, Jaurlaritzak, behingoz, patronalaren konplize izateari utzi, eta urratsak eman ditzan.

“Sindikatuok, langileok blokeatuta nahi gaituzte” salatu du Aranburuk “baina LAB ez dago geldirik geratzeko prest”, gehitu du. Datorren ikasturtea “langileok mobilizatzeko urtea” izango dela iragarri du, hitzarmenen defentsan, eta ekintza sindikala berritu eta indartzeko lanzentruetan martxan dugun dinamikaren alde.

Hitzarmenetan dagoen geldialdi egoera gainditzeko LAB sindikatuaren proposamena Lan Harremanen Kontseiluari

Donostia, 2015eko uztailaren 10ean

LABek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzetan erregistratu duen proposamen honekin ondokoa adierazi nahi du.

Hiru herrialdeetan hainbat dira berritu gabe dauden hitzarmenak. Horietako gehienetan negoziazio mahaia bildu ere ez da egiten.
Krisiaren ondorioak langileok ari gara pairatzen, langabezia, prekarietatea eta pobrezia dira gure eguneroko ogia.

Negoziaziaketa kolektiboaren geldialdiak areagotu egiten du, langileok babesgabetasun egoeran gara eta honek ondorio latzak ditu.

Negoziazio kolektiboaren joko arauak asko aldatu ditu bereziki azken lan erreformak, patronalaren mesedetan beti ere. Horrek lan munduan orain arteko oreka apur guztiak suntsitu ditu. Lan harremanen desarauketarako ateak parez pare ireki ditu.

LABek negoziazio kolektiboaren aldeko apustua egiten jarraitzen du. Negoziazio kolektiboa izugarri hedatzen ari den prekarietate eta pobrezia egoerari aurre egiteko bitartekoa izan behar da, ez alderantziz, patronalak nahi duen moduan. Negoziazio kolektiboak sortzen den aberastasunaren birbanaketarako tresna izan behar du, bestelako lan harreman eredu baterako tresna.
Hitzarmenetan dagoen geldialdi egoera gainditzeko proposamena badugu:

• Gutxiengoan sinaturiko akordiorik ez. Gutxiengoak ezin du gehiengoa ordeztu. Oso larria litzateke oinarrizko printzipio demokratikoa den gehiengoaren errespetua urratzea. Hori gatazka iturri izango litzateke.

• Lan erreformaren ondorioetatik blindatzeko klausulak. Legeak patronalari ia erabateko aldebakartasuna eman dio lan harremanak nahi duten moduan egin eta desegiteko. Honek akordioaren balioa desitxuratu egiten du. Bi aldeen artean adosturikoa beteko dela bermatzeko neurriak adostu behar dira: ultraktibitate printzipioa luzatuz eta hitzarmenak ez betetzeko prozedurak saihestuz.

• Eros ahalmena berreskuratzeko aukera ematen duten soldata igoerak aldarrikatzen ditugu. Azken urteetan soldaten pisua sortzen den aberastasunarekiko murriztuz joan da, desoreka sozialak izugarri hedatu dira. Joera horri buelta ematen hasi beharra dago, KPIaren gainetik egongo diren soldata igoerak adostuz.

• Langileentzat prekarizazio handiagoa suposatuko duten neurriak ez onartzea. Esaterako: derrigorrezko lanaldi partzialik ez edota mugarik gabeko malgutasunik ez.
Lan harremanek lotura estua dute herrialde bateko garapen ereduarekin. Beraz, lan harremanetan ematen ari den neurrigabeko prekarietateak desoreka sozial gero eta handiagoak dituen Herria, Herri pobrea izatera kondenatzen gaitu.

Ondorio moduan esan dezakegu, negoziazio kolektiboaren arazoa ez dela patronal eta sindikatuen arteko lan arazo soila. Arazoa politikoa da, irtenbide poltikoak eskatzen dituena.
Guzti honegatik Lan Harremanetarako Kontseiluan gure proposamena erregistratzen dugu, CONFEBASKi egungo geldialdia gainditu eta prekarietateari aurre egiteko negoziazio mahaiak deitzeko exijitu diezaion.
 

Propuesta del sindicato LAB al Consejo de Relaciones Laborales para superar el bloqueo en las negociaciones de convenios

Donostia, 10de julio de 2015

LAB, con esta propuesta registrada en las sedes del Consejo de Relaciones Laborales en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa, indica lo siguiente.

Son varios los convenios que no han sido renovados en dichos territorios. En la mayoría de ellos, ni se reúne la mesa de negociación.

Las y los trabajadores somos quienes estamos padeciendo la crisis; el paro, la precariedad y la pobreza son el pan nuestro de cada día. El bloqueo de la negociación colectiva agrava la situación, las personas trabajadoras estamos cada vez más desprotegidas y ello acarrea graves consecuencias.

Las reglas de juego de la negociación colectiva —sobre todo, a partir de la última reforma laboral— han variado mucho, siempre en favor de la patronal. Dicha reforma ha destruido los pocos equilibrios existentes en el mundo laboral. Ha abierto de par en par las puertas a la desregularización de las relaciones laborales.

LAB continúa apostando por la negociación colectiva. La negociación colectiva debe ser un medio para hacer frente a la precariedad y a la situación de pobreza cuya expansión no conoce límites, y no para hacer lo contrario, como pretende la patronal. La negociación colectiva debe ser una herramienta para el reparto de la riqueza creada, una herramienta para conseguir otro modelo de relaciones laborales.

Tenemos una propuesta para superar el bloqueo:

• No a los acuerdos firmados en minoría. Las minorías no pueden reemplazar a las mayorías. Sería muy grave que se vulnerara el principio democrático básico de respeto a la mayoría. Sería fuente de conflictos.

• Cláusulas de blindaje ante las consecuencias de la reforma laboral. La ley otorga a la patronal prácticamente una unilateralidad absoluta para hacer y deshacer a su antojo las relaciones laborales. Ello desvirtúa el valor del acuerdo. Se deben acordar medidas para garantizar el cumplimiento de lo acordado entre las dos partes: ampliando el principio de ultractividad y evitando los procedimientos para el incumplimiento de los convenios.

• Reclamamos unas subidas salariales que posibiliten la recuperación del poder adquisitivo. Durante los últimos años, el peso salarial en cuanto a la riqueza generada ha descendido, las desigualdades sociales han aumentado mucho. Se debe comenzar a dar la vuelta a dicha situación, acordando subidas salariales por encima del IPC.

• Que no se acepten medidas que supongan una mayor precarización de los y las trabajadoras. Por ejemplo: no a las jornadas parciales obligatorias o a una flexibilidad laboral sin límites.

Las relaciones laborales están directamente relacionadas con el modelo de desarrollo de país. Por consiguiente, la precarización sin límites que se está dando en las relaciones laborales, nos condena a ser un país en el que el desequilibrio social es cada vez mayor, nos condena a ser un país pobre.

Como consecuencia de todo ello, podemos afirmar que el problema de la negociación colectiva no es un mero problema laboral entre la patronal y los sindicatos. Se trata de un problema político que requiere salidas políticas.

Por todo ello, registramos nuestra propuesta en el Consejo de Relaciones Laborales, para que exija a CONFEBASK que convoque las mesas negociadoras para superar el actual bloqueo y hacer frente a la precariedad.
 

{linkr:related;keywords:zure-eskubideak;limit:5;title:Albiste+gehiago}

 

Hitzarmenen blokeoa gainditzeko proposamena aurkeztu du LABek Lan Harremanen Kontseiluan
Garbiñe Aranburu, LABeko Ekintza Sindikaleko Idazkaria



LAB presenta una propuesta para desbloquear los convenios en el Consejo de Relaciones Laborales

Garbiñe Aranburu, Secretaria de Acción Sindical de LAB

 
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...