Osakidetzako zentroetan garbiketa zerbitzuko enpresa emakidadunetan aritzen diren langileek haien hitzarmenaren defentsan mobilizazio segida bati hasiera eman diote.
Ia lau urteko negoziazio prozesuaren eta 50 bilera ingururen ostean, begibistakoa da azken hamarkadetan zehar indarrean egon den homologazio printzipioa arriskuan dagoela. Hori dela eta, gaurko enpresa emakidadunekin deituta zegoen bilera berriarekin batera, garbiketa zerbitzuko langileek Bilboko Lan Harremanen Kontseiluan mobilizatu dira, «Homologazioa ez ukitu!» lemapean, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuok deituta.