LAB sindikatuak Urola-Kostan hileko lehen ostegunetan elkarretaratzeak egiten ari da Hitzarmenen defentsan, erreformei eta prekarietateari aurre egiteko. Irailean Azpeitian egin ostean, pasadan urriaren 1ean Zarautzen bildu ziren LABeko delegatuak.
![](/materiala/argazkiak/ekintzaSindikala/NegoziazioKolektiboa/14_10_06UrolaKosta/juaristi.jpg)
60tik gora lagun bildu ziren eta ordu erdiko elkarreraratzea egin zuten. Hurrengo elkarretaratzea Zestoan izango da Azaroak 6ean 18:30tan plazan.Bestalde, patronalaren jarrera salatzeko Adegiko zuzendaritzan dagoen Ana Belen Juaristik Zarautzen duen Engranajes Juaristi enpresako paretetan pegada bat egin zen.