Bizkaiako gasolindegietako langilean greba mugagabearen laugarren astean sartu dira jadanik. Borroka honi hitzarmen duin baten alde eta hitzarmen horren aplikazioa bermatuko duen akordio bat lortzeko bidean eman zioten hasiera. Momentuz patronalaren aldetik ez dute erantzun positiborik lortu eta ELA, LAB, CCOO, UGT eta USO sindikatuek CEBEK eta AEVECARi gatazka honi irtenbidea emateko bilera bat deitzeko eskaera luzatu die.
Gauzak horrela, greba deitzaileek (ELA, LAB, CCOO, UGT eta USO) hitzarmen duin baten aldeko mobilizazioekin jarraituko dutela adierazi dute. Era berean, herritarren aldetik borroka honekiko jaso duten ulermen maila eskertu dute.
LAB SAREAN
{module[111]}
{module[111]}