Pasadan ostiralean Hezkuntza Saileko Irakasle eta Heziketa Bereziko Laboralen %87ko ordezkaritza duten LAB, ELA eta STEE-EILAS Sindikatuek berriro ere aurreakordioaren errespetuan mahai negoziatzailea deitzeko eskaera luzatu zioten Isabel Celáak zuzentzen duen Hezkuntza Sailari. Sektorean indarrean dagoen Lan Hitzarmena 2003koa da eta 2011ko Irailan sindikatu guztiek eta Administrazioa sinatutako aurreakordioa Hezkuntza Sailak apurtu zuen, sinatutako edukietan atzera eginaz.
Aurreakordioaren garapena exijitzen diogu Isabel Celáari (LAB, ELA eta STEE-EILAS)