LAB, ELA eta STEILAS sindikatuok elkarretaratze bat egin dugu gaur Gasteizen, Hezkuntza Ordezkaritzaren aurrean, “Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki” leloarekin. Martxoaren 22an unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan egingo dugun greba aurreko lehen protesta izan da, Donostian eta Bilbon egingo ditugun mobilizazioen aurrekari.
Hain zuzen ere, Donostian martxoaren 7an egingo dugu elkarretaratzea, 11:30ean, Alderdi Ederren; eta Bilbon martxoaren 15ean egingo dugu, 11:00etan, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean.
Agerraldia egin genuen joan den otsailaren 16an, martxoaren 22ko grebaren arrazoiak azaltzeko. EAEn eta Nafarroan behar dugun hezkuntza sistemaren bidean eman beharreko urratsen egoera oro har eta gaur egungo hezkuntza publikoarena, modu berezian,larria dela ohartarazi dugu gaurko protestan ere.