Europar Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertso Hitzarmenak (Transatlantic Trade and Investment Partnership – TTIP, ingeleseko laburtzapenean), Kanadarekiko Akordioak (Comprehensive Economic and Trade Agreement – CETA) eta TISA-k (Trade in Services Agreement) eragin negatibo handia izango dutela ikusirik Euskal Herriko eragile politiko, sindikal eta sozial ezberdinek akordio hauen kontra batera lan egiteko erabakia hartu dugu. “Euskal Herriak TTIPari EZ” izenarekin akordio hauen kontra batzen gaituen manifestua aurkeztu dugu gaur Bilbon.