Gaur, hilak 23, elkarte autonomoko Arrantza-Nekazal eskolek kontzentrazioak burutu dituzte (Bermeo eta Pasaiako Nautika eskolak eta Arkaute, Derio eta Zizurkilko nekazal eskolak). Mobilizazioen bigarren astean buru-belarri murgilduta daude zentro hauetako langileak, eta gaurko protestetan langileen %70ak hartu du parte.
Sare publikoan egotea eta pribatizazio prozesurik ez zabaltzeko eskaera zuzendu diote Lakuari, eta aldarrikapen horrekin borrokan jarraituko dute: bihar ere mobilizaziotara deituta daude, GREBA eguna eta kontzentrazioak, goizeko 11:00etan Lakua aurrean eta goizeko 10:00 Bermeoko Lameran.
LAB SAREAN
{module[111]}
{module[111]}