2024-12-23
InicioEnseñanzaHaur EskolakHaur eskoletan Celaaren ekarpen bakarra inposaketa eta murrizketa izan direla salatu du...

Haur eskoletan Celaaren ekarpen bakarra inposaketa eta murrizketa izan direla salatu du LABek

Haurreskolak Partzuergoko enpresa batzordean % 68ko ordezkaritza duten LAB sindikatuko delegatuek 3 urte hauetan Hezkuntza Saileko Sailburua den Celaá andereak haiekiko izan duen jarrera salatu dute gaur prentsaurrean.

Haurreskolak Partzuergoko enpresa batzordearen %68ko ordezkaritza duen LAB sindikatuko delegatuen prentsaurrekoaren edukiak
Celaaren uzta: inposaketa eta murrizketak 0-3 urte arteko hezkuntzan

«Haurreskolak Partzuergoko enpresa batzordean % 68ko ordezkaritza dugun LAB sindikatuko delegatuok gure egoera azaltzeko asmoa daukagu. 2009ko martxoko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak izan zirela kontuan izanda eta hurrengoak bertan ditugula ikusita, 3 urte hauetan Hezkuntza Saileko Sailburua den Celaá andereak gurekiko izan duen jarrera salatu nahi dugu.

Lan hitzarmenak 2009ko abenduaren 31an amaitu zuen bere indarraldia eta harrezkero, ordainsaria izoztuta izateaz gain, Eusko Jaurlaritzak agindutako aurrekontuak murrizteko legearen ondorioz, 2011n abenduko aparteko ordainsaria kendu ziguten. Epailearen aurrean salatu ostean, soldatan zein zerbitzuaren kalitatean ezarritako murrizketak salatzeko mobilizazioetara deitu genuen. Epailea langileen alde agertu zen, enpresak kendutako dirua itzultzera behartu zuen eta azken honek, errekurritu egin zuen.

Negoziazio luze baten ostean Haurreskolak Partzuergoa eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin akordio batera heldu ginen, egoera desblokeatzeaz gain, Lan hitzarmenaren negoziazioa berreskuratu asmoz.

Mahaia berriro ere abiatuta, Gasteizko gobernutik gastu publikoa murrizteko legearen neurriak guri ere aplikatuko zitzaizkigula jakin genuen, non aldi baterako ezintasunengatiko osagarrien erregulazioa garatzen zen.

Estatuak langileen aurkako beste Lan erreforma ezarri zuen, honek ere gure egoeran eragina izan zuen eta negoziaketak ezin aurrera egin geratu ginen. Honetaz gain, uztailean Madril eta Gasteiztik “aurrekontu-egonkortasuna” sustatzeko murrizketa gehiago ezarri ziren negoziazio kolektiboa gehiago ahulduz.

LAB Sindikatutik benetako negoziazioa martxan jartzen saiatu izan garen bakoitzean, murrizketak zelan aplikatu baino ez dute negoziatu nahi izan. Gauzak horrela, LAB Sindikatuak mahai negoziatzailetik altxatzea erabaki zuen proposamen zehatza jorratu asmoz eta indarrean daukagun lan hitzarmenetik abiatuz, berria sinatze aldera. Mahai negoziatzailea aspaldi eskatuta oraindik erantzunaren zain gaude.

Gogoratu beharrean gaude Celaá oposizioan zegoen garaian eta gobernuan egon denean 0-3 zikloari buruz esaten zuena:

2005-10-21. EAEko Parlamentuan hurrengoa eskatu zion gobernuari:
− Haurreskola guztietan jantokiko zerbitzua martxan jartzea.
− 0-3ko eskaintza publikoa pribatu-itundutakoa baino garestiagoa ez izatea. Iaztik hona 10€ hileko garestitu du.

2006-6-2. EAEko Parlamentuan hurrengo eskaera egin zion gobernuari:
− Haurreskolak Partzuergoaren desagertzea eta sare Publikoan integratzea.
− 0-3ko sare Publiko “indartsu” eta kalitatekoa sortzea eta behar diren zerbitzuak izatea.

2009-6-26. EAEko Parlamentuan Hezkuntzako Sailburua izanda:
− Legegintzaldia bukatzerakoan eskatzaile guztiek 0-3ko plaza bat izatea. (hiriburuetan eta herri handi batzuetan eskaintza ez da nahikoa).
− Haur Hezkuntzako Eskola Mapa egitea eta planifikazio “on” bat egitea. Haur hezkuntzako mapa eskolarra oraindik ez dago eginda.

Aipatutako guztia adibide argia izanik, nabaria da Hezkuntza Sailburu hau gobernuan egon den urte hauetan ez duela inolako aurrerapausorik eman eta gure eskubideak zapaltzeaz gain aldarrikatzen zuen ereduan ez du urratsik eman.

Hau gutxi balitz Haurreskolak Partzuergoko hezkuntza kalitatea jaisteko eta ahultzeko asmoz Haur Etxeak proiektua sortu zuten. Egitasmo honen xedea 0-3 adinekoen hezkuntza pribatizatzea da eta formazio eskaseko langilegoaren esku uztea, Haurreskolak Partzuergoan egiten den lan hezigarria gutxietsiz, dagoen sare publikoa indartu beharrean.

Hezkuntza eskubidea delako, 0-3 urteko zikloa doakoa, unibertsala, euskalduna eta kalitatezkoa!

Bide horretan urratsak ematen ari gara eta horretan jarraitzeko asmoa dugu. Datozen hauteskundeetan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuari gure lankidetzarako eskua luzatzen diogu eredua garatze bidean pausoak emateko prest azaltzen bada. Bestela aurrean izango gaituzte.

Euskal Herrian, 2012ko urriaren 2an»

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB ha trasladado a Osalan la hoja de ruta contra la violencia machista,para su integración en el sistema de prevención en los centros de...

Este viernes el sindicato LAB ha presentado en el consejo general de Osalan un plan para integrar el riesgo de violencia machista en el...

LAB llama a la ciudadanía navarra a participar en la manifestación de este sábado por el futuro de la planta de BSH en Ezkirotz...

Tras el anuncio por parte de la multinacional BSH de que va a cerrar su planta de Ezkirotz los trabajadores y trabajadoras respondieron con...

Reivindicamos la vuelta a casa de las y los presos y la solución definitiva en las capitales de Hego Euskal Herria

Los sindicatos, junto con Sare Herritarra, hemos llevado a cabo hoy movilizaciones en Bilbao, Donostia, Gasteiz e Iruñea para pedir que se acelere el...