URTZI OSTOLOZAGA, Ekintza Sozialeko kidea: 155a eta autogobernua indargabetzea, espetxeratzeak, auzipetzeak, erbestea… eta gaur muturreko salbuespen egoeraren beste kapitulu bat #SensePor #NiUnaMés pic.twitter.com/qNcm3TJzTm
— Emakumeok* planto! (@LABsindikatua) 15 de marzo de 2018
Urriaren 1eko erreferendumarekin lotuta, Generalitatearen egoitzan eta Omnium Culturalen egoitzan miaketak egiten ari da Guardia Zibila. Erreferenduma eta haren sustatzaileak berriro ere jo puntuan ditu epaileak.
Espainiako Estatuak eskura dituen tresna politiko, judizial eta polizialak erabiltzen jarraitzen du, Catalunyako herriak erreferendumean adierazitako borondate demokratikoa erreprimitzeko. Askatasun murrizketa larria ari da sufritzen Catalunyako herria, 155.aren aplikazioa eta autogobernuaren indargabetzea, espetxeratze, auzipetze eta erbesteratzeak (Gobernu kideak eta presidentea bera, ANC eta Omniumeko lehendakariak, CUPeko Anna Gabriel…), Catalunyako CSCren aurka egitekoa den epaiketa… eta gaurkoa, muturreko salbuespen egoeraren beste kapitulu bat.
LAB sindikatutik geure elkartasuna eta babesa Catalunyako herriari eta prozesu independentistari. Gaur Catalunyarekin gara eta Catalunyan gara. Handik hitz egin digu LABeko kide Urtzi Ostolozagak, Omnium Culturalen egoitza ataritik.