Irailaren 5ean, Bilboko Guggenheim Museoan Manpower Groupek azpikontratatuta dauden Gida eta Hezitzaileek greba mugagabea hasi zuten. 18 hezitzaileren kaleratzea salatu eta lan-baldintzak hobetzea ari dira eskatzen. Gaur langileek kontzentrazioa egin dute Bizkaiko Foru Aldundiaren kanpokaldean. Guggenheimeko prekarietatearen mamuak ere bertaratu dira.