Hitzarmenaren negoziazioan, puntu nagusietan akordio bazegoen eta jardunaldi efektiboa orain dauzkagun 1.642,5 ordutatik 1.620 ordutara pasatzea negoziatzen zen. Hau da 7,5 lan ordu efektibo eguneko eta ordaindu gabeko ordu erdi deskantsu. Baina zirriborroan 1.728 orduko urteko jardunaldia agertzen da, 216 lanegunetan eta eguneko 8 lan ordu efectivo eginez. Honek gaur egun daukagun jardunaldiarekin alderatuta 85,5 ordutako jardunaldi igoera dakar berarekin.
Negoziazio mahaian dauden beste kideek (enpresa eta sindiatuak) ziurtatzen dut langileei aplikatuko zaiena 1.620ko jardunaldia dela, baina zirriborroan jartzen duenari begiratzen badiogu, hori enpresaren erabakien esku geratuko da. Gainera honek beste ondorio batzuk ditu, hain zuzen ere edozein aldaketa egiten bada, adibidez jardunaldia murrizteko eskaerak edo ERTE hipotetiko batean, jardunaldia erredukzio edo suspentsioa 1.728 orduko jardunaldiaren arabera kalkulatuko da. Gainera, afirmazio hauek egia badira, honek esan nahi du hemendik aurrera Guardian Laudio enpresan lanean hasiko diren langileei jardunaldi hau aplikatuko zaiela, eta beraz enpresan soldata eskala bikoiza berria aplikatuko dela.
Egoera honen aurrean, LABek argi utzi nahi du ez garela iruzur honen konplize izango eta ez dugula jardunaldi igoerarik ezta soldata eskala bikoitzik onartuko Guardian Laudion. Horregatik ez dugu aurreakordioa sinatu. Era berean langileei dei egiten diegu honelako baldintzak jasotzen dituen hitzarmena bazter dezaten.